Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias Colombia Oro y Paz itzulian lehiatuko da
Partekatu:      

Euskadi-Murias Colombia Oro y Paz itzulian lehiatuko da

05-02-2018

Euskadi-Murias lehendabiziko aldiz lehiatuko da Amerikan. Izan ere, Colombia Oro y Paz (2.1) itzulian parte hartuko du aste honetan, astartetik igandera. Maillota erakustea du xedetzat euskal taldeak.

Ibilibideak bi zati desberdin ditu; aurreneko hiru saioak esprinean lehiatzeko ematen dira; azkenengo hiruak, berriz, menditsuagoak dira, batez ere seigarrena. Edonola ere, helmuga guztiak maldan gora dira, lehendabizikoa izan ezik.

Partaidetza bikaina izango. Izan ere, izar kolobiarrak arituko dira, hala nola, Nairo Quintana, Rigoberto Uran edo Fernando Gaviria. Euskadi-Murias, berriz, honako txirrindulariekin arituko da: Ander Barrenetxea, Aitor González, Sergio Rodríguez, Beñat Txoperena eta Gotzon Udondo. Mikel Aristi azken orduan ez da sartu deialdian, tendinitisa baitu belaunean. Guztira, 23 taldek parte hartuko dute, 4 WorldTour mailakoak eta 9 Profesional Kontinentalak.

Ruben Perez, kirol zuzendaria: "Lasterketa zirkuito batean hasiko da eta eta esprina izango da ziur asko. Hurrengo bi egunak ere errazak direla ematen du, baina hortik aurrera ibilbide menditsuagoa aurkituko dute txirrindulariek. Bestetik, partaidetza oso ona da. Gu defenditzen saiatuko gara eta maillot berdea azaldu lasterketaren buruan eta ihesaldietan. Hasiera ona egiten ari da taldea bai Mallorkan zein Valentzian ere. Fitxaketek beste puntu bat ematen diote taldeari, bai eta esperientzia ere. Horrenbestez, taldea gogotsu dator. Zalantzarik gabe, maila eta kalitate jauzia eman dugu”.

Ibilbidea:

Asteartea 6. 1ª etapa: Circuito urbano en Palmira (99,9 km)
Asteazkena 7. 2ª etapa: Palmira-Santander de Quilichao – Palmira (183,4 km)
Osteguna 8. 3ª Palmira - Riopaila -Buga (163,2 km)
Ostirala 9. 4ª Buga - Pereira-Dos Quebradas - El Tambo (149,5 km)
Larunbata 10. 5ª Pereira - Cartago - Armenia- Salento (163,7 km)
Igandea 11. 6ª Armenia - Tebaida - Pereira - Manizales (184,3 km)

Taldea lau lasterketetan lehiatuko da aste honentan: Colombia Oro y Paz (5-11), Tour La Provence (8-11), Vuelta a Murcia (10) eta Clásica de Almería (11).

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium