Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Sergio Rodriguez, onena Palmira-ko zirkuitoan
Partekatu:      

Sergio Rodriguez, onena Palmira-ko zirkuitoan

06-02-2018

Sergio Rodriguez nafarra Euskadi-Murias taldeko txirrindularik onena izan da Colombia Oro y Paz aurreneko saioan, Palmira-ko zirkuitoan ospatuta.

Txirrindulariek bederatzi itzuli eman diote 11,1 kilometroko zirkuitoan, guztira 99,9 betetzeko. QuickStep taldeko Fernando Gaviria nagusitu da esprinean eta liderra da kolonbiarra. Sergio Rodriguez 28. sailkatu da; eta Beñat Txoperena eta Gotzon Udondo ere sartu dira tropelean.

Aitor Gonzalez-ek, berriz, erorketa izan du, baina ondoriorik gabe.

Asteazkenean bigarren etapa ospatuko da Palmiran, 183,4 kilometrokoa eta aldapan gora amaituta.