Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Daniel Viejo, gaztetasuna eta abiadura Euskadi-Murias taldearentzat
Partekatu:      

Daniel Viejo, gaztetasuna eta abiadura Euskadi-Murias taldearentzat

23-10-2018

Daniel Viejo gaztea (1997) Euskadi-Murias taldean lehiatuko da hurrengo denboraldian. Oviedoko txirrindularia ilusioz eta handinahiaz beterik heltzen da Jon Odriozolaren Profesional Kontinental taldera.

Viejok -20 urte ditu, 21 beteko ditu abenduan- euskal egutegian hazi da eta nabarmendu da. Izan ere, Beasaingo klasikoa irabazi zuen juniorretan 2014. urtean. 23 urteko azpikoen mailan, berriz, Gomur taldean aritu zen 2016. urtean eta hainbat garaipen lortu zituen, halanola, A Coruñako, Palentziako eta Nafarroako itzulietan, hasiberria izan arren. Aurten, Caja Rural-Seguros RGA taldean lehiatu da -Ciudad de Oviedon amaitu zuen urtea- eta Castelloko eta Kantabriako itzulietan poltsikoratu ditu garaipen bana, 14 podium pilatzeko guztira.

Horrenbestez, amateur tropelako txirrindularirik azkarrenetakoa dela erakutsi du urtean zehar, otsailetik irailera hain zuzen ere. Gizon azkarra da beraz, 1,80 metro eta 73 kilo; dominak poltsikoratu ditu pistako Espainiako Txapelketetan eta kadetetik hazi da Club Ciclista Collototik.

Gainera, eskarmentua badu profesional mailan Italiako Unieuro Trevigiani-Hemus 1896 kontinental multzoan korritu baitzuen Viejok iaz, Mallorka, Murtzia, Indurain Sari Nagusia, Errioxa, Getxo, Coppi Bartali, Coppa Agostoni edota Bernocchi lasterketetan parte hartzen; baita garaipena ere gertu izan zuen eta 25. sailkatu zen Flandeseko Tourrean Espainiako selekzioarekin. Viejo bigarren fitxaketa du Euskadi-Muriasek, Team Sky taldeko Beñat Intxausti baieztatu zuen-eta orain dela bi aste euskal taldeak.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Esprinter gaztea da eta ahalmen askokoa, euskal egutegian hazita eta Caja Ruralen harrobiatik etorrita. Gaztea den arren, aldeko apustua egin du kirol zuzendaritzak Enrique Sanz eta Mikel Aristi taldekideekin postuak pilatzeko helmugetan hurrengo denboraldian".

Daniel Viejo: "Egundoko aurkera da Euskadi-Murias bezalako taldean aritzea, proiektu zorrotza eta gauzak ondo egiten dituena, hain zuzen. Aurten, sekulako arrakastak lortzea posiblea dela erakutsi du. Gizon azkarra naiz eta esprintetan sartzen saiatuko naiz, baita taldea laguntzen ere. Iaz, profesionaletan aritu nintzen eta eskarmentu horrek heldutasun eta lasaitasun gehiago eman dit. Orain, badakit maila zein den eta lan egingo dut eta borrokatuko dut azkarrenen artean sartzeko, Mallorkatik hasita".

Argazkia: Volta Castelló / Oskar Matxin

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium