Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias, dena ematera Indurain Sari Nagusian
Partekatu:      

Euskadi-Murias, dena ematera Indurain Sari Nagusian

04-04-2019

Miguel Indurain Sari Nagusiak aste handia irekiko du etxean Euskadi-Murias taldearentzat, Itzulia Basque Country eta Udaberriko Klasikoa biribilduta. Euskal taldeak multzo lehiatsua aurkeztuko du larunbatean Lizarran.

Fernando Barceló, Mikel Bizkarra, Mario González, Mikel Iturria, Óscar Rodríguez, Sergio Rodríguez eta Sergio Samitier txirrindulariek Miguel Indurain SN korrituko dute, Xabier Muriel zuzenduta.

Óscar Rodríguez: "Betiko etxeko lasterketa da niretzat Miguel Indurain Sari Nagusia; asko gozatu nuen zale bezala eta aukera dut orain txirrindulari moduan gozatzeko. Neure burua ondo ikusten dut, Catalunyako erorketa gertu dudan arren. Edonola ere, prestaketa ona izago da Itzuliari begira. Ondo ikusten dut taldea, multzo polita izango dugu irteeran eta proba borrokatzea espero dugu".

Ibilbideak 192,9 kilometro ditu eta bigarren zatian erabakiko da, Guirguillano (1ª, 128,7. km), Lezaun (2ª, 146,5. km) eta Erraul (2ª, 183,2. km) mendateak igota.

Guztira, 18 talde izango dira irteeran: Euskadi-Murias, Movistar Team, Mitchelton-Scott, Astana, UAE Emirates, Direct Energie, Cofidis, Caja Rural-RGA, Burgos-BH, Israel CA, W52-Porto, Novo Nordisk, Manzana Postobón, Fundación Euskadi, Vito Firense, Lokosphinx, Guerccioti Kiwi eta Radio Popular. Valverde (2018), Simon Yates (2017) y Ion Izagirre (2016) dira azken irabazleak.

Bestetik, bi klasikotan lehiatuko da Euskadi-Murias taldea Frantzian: Route Adélie de Vitré (1.1), ostiralean, eta La Roue Tourangelle (1.1), igandean, Frantziako Kopakoak biak. Mikel Aristi, Ander Barrenetxea, Cyril Barthe, Beñat Intxausti, Juan Antonio López-Cozar, Gotzon Udondo eta Dani Viejo lehiatuko diren zazpi txirrindulariak dira, David Echavarri zuzendaritzapean.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium