Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Partekatu:      

"Egun handia" Euskadi-Murias taldearentzat Donostian

04-08-2018


Euskadi-Murias taldeak kemena erakutsi du Donostiako Klasikoan (227,8 kilometro eta zortzi mendate guztira) eta erantzun ederra eskaini dio etxeko zaleei. Izan ere, hiru gizon izan ditu eguneko ihesaldian eta Cyril Barthek berak hiru sari irabazi ditu.

Aurreneko eta ezinbesteko xedea ihelsadi harrapatzea zen eta Xabier Murielen multzoak betetzen zuen hori eta nola gainera... Hiru iheskideak sei gizoneko saiakeran. Aritz Bagüés, Cyril Barthe eta Sergio Rodríguez euskal taldearen protagonistak izan dira, Chetout (COF), Mas (CJR) eta Torres (BUR) aurkariekin batera.

Sei horiek lasterketa burua osatu dute Meaga (3ª, km 27), Iturburu (2ª, km 59,6), Alkiza (3ª, km 78,9) eta Jaizkibel gainetik bi aldiz (1ª, km 133,6 eta 173,3) eta Arkale (km 156,5) lehendabiziko itzulian. "Ez dago gehiago eskatzerik", baieztatzen zuen Murielek zuzenean. Barthek bakarrik ihes egin du Jaizkibilen bigarren igoeran eta helmugatik 38 kilometrora amorea eman du, 185 km guztira buruan. Ez da alferrik izan, ordea, Cyrilek podiumean sariak jaso ditu-eta: Mendikoa, Sprint Bereziak eta Lehiakortasuna, hain zuzen ere.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Egun handia izan da euskal zaleen babesa nabaritu dugulago ibilbidean zehar; gurekin dira zalantzarik gabe. Protagonista nagusiak izan gara eta egun hunkigarria izan da da. Hurrengoan, garaipena bera eskainiko diogu zaleei; izan ere, babes horrekin ametsak eta ezinezko helmugak bereganatzeko gai izango gara etorkizunean. Beraz, poztasuna egundokoa da; talde honek beti betetzen ditu gauzak eta podiuma zapaltzeak gure lana eta izaera erakusten ditu".

Cyril Barthe-ren adierazpenak

Bitartean, Portugalgo Itzulian Oscar Rodriguez gazterik onena da eta nafarrak elastiko zuria jantzi du hirugarren etaparen ostean. Hain zuzen, Oscar, Fernando Barcelo eta Sergio Samitier taldekideek aurreneko hiru postuak dituzte gazteen sailkapenean. Beñat Txoperenak eta Gotzon Udondok, berriz, ihesaldia harrapatu dute ibilbide gorabeheratsuan.

Hurrengo erronka Burgoseko Itzulia izango du taldeak, asteartetik larunbatera bost etapatan.

Argazkia: Photo Gomez Sport