Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias talde ausarta izaten saiatuko da Donostian
Partekatu:      

Euskadi-Murias talde ausarta izaten saiatuko da Donostian

03-08-2018

Euskadi-Murias taldeak ilusiorik gorenarekin aurre egingo dio Donostiako Klasikoari, 227,8 kilometrokoa eta munduko tropelarik onenarekin irteeran. Amets beteta da, beste bat, etxeko klasiko handian lehiatzea Jon Odriozolaren taldearentzat.

Euskal multzoak honako zazpi txirrindulariekin lehiatuko da WorldTour taldeen aurka: Aritz Bagüés, Cyril Barthe, Mikel Bizkarra, Gari Bravo, Julen Irizar, Mikel Iturria eta Sergio Rodríguez. Bizkarra eta Bravo aste honetan jaitsi dira Sierra Nevadatik non hiru asteko entrenemanduak bete dituzten.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Nire lasterketarik faboritoena zen txirrindulari nintzenean. Tourretik etortzen nintzen eta urte batean neure burua indartsuena ikusi nuen ere Jaizkibilen baina harrapatu ninduten Donostiara heltzen. Ilusio berarekin ekingo dio taldeak aurreneko partaidetzan, nahiz eta batzuk altueratik itzuli dira eta lehendabiziko lasterketa izango dute denbora asko eta gero. Edonola ere, protagonistak eta talde ausarta izatea espero dugu, orain arte lasterketa guztietan gin dugun bezalaxe.

Bestetik, etxeko zaleen adorea espero dugu ibilbidean zehar; izan ere, euskal talde bat aurreneko aldiz lehiatuko da lasterketa handi honetan urte askotan. Beraz, hemendik mezu bat bidali nahi diet zale guztiei haien arnasa eskatzeko errepidean eta Euskadi-Murias maillot berdea bultzatzeko".

Ibilbidea zorrotza da, zortzi mendate guztira: Meaga (3ª, km 27), Iturburu (2ª, km 59,6), Alkiza (3ª, km 78,9), bi aldiz Jaizkibel (1ª, km 133,6 y 173,3) eta Arkale (3ª, km 156,5 y km 196,7), eta Murgil Tontorra (km 221,4), Igeldon, helmugatik 7,3 kilometrora besterik ez.

Partaidetza egundokoa izango da, WorldTourreko 18 taldek parte hartuko dute Frantziako Tourrean lehiatu ondoren eta Profesional Kontinental mailako lauk.

Argazkia: Photo Gomez Sport