Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias taldea dena emateko prest Donostian
Partekatu:      

Euskadi-Murias taldea dena emateko prest Donostian

02-08-2019

Euskadi-Murias taldea Donostiako Klasikoa-Clásica San Sebastián WorldTour mailako lasterketan lehiatuko da larunbatean ilusioz beteta eta protagonista izaten saiatuko da iaz bezalaxe.

Xabier Muriel zuzenduta, Aritz Bagüés, Fernando Barceló, Ander Barrenetxea, Cyril Barthe, Gari Bravo, Mikel Iturria eta Óscar Rodríguez taldekideak lehiatuko dira Gipuzkoako errepideetan.

Euskal taldeak maila ederra eman du azken bi probatan etxean: Juan Antonio Lopez Cozar taldekideak podiuma zapaldu zuen Ordizian eta Enrique Sanz nafarrak oso gertu izan zuen Getxon, laugarren sailakatuta. Talde lana bikaina izan zen bietan eta hori errepikatzea du helburua Donostian.

Partaidetzarik onena izango da irteeran, WorldTour mailako 18 taldeak bertan izango dira baita lau gondidatuak, Euskadi-Murias tartean. Beraz, maila gorenari aurre egingo diote txirrindulariek; izan ere, Frantziako Tourrean aritu direnak faborito nagusiak dira.

227 kilometrotako ibilbideak zazpi mendate ditu gainditzeko: Meaga (3ª km 23; 3,9 km / 3,3%), Iturburu (2ª km 59,6; 6,7 km / %5,1), Alkiza (3ª km 78; 4,9 km / %5,4), Jaizkibel (1ª km 133,6; 7,5 km / %5,9), Erlaitz (1ª km 157,6; 4,1 km / %10,3), Mendizorrotz (2ª km 190,5; 7,7 km / %5) eta Murgil (2ª km 218; 1,9 km / %10,2). Eguerdiko 11:30n hasiko da lasterketa eta 17:30n inguruan bukatzekoa da.

Beste multzo bat Portugalgo Itzulian lehiatuko da abuztuaren 11ra arte: Mikel Aristi, Urko Berrade, Juan Antonio López-Cozar, Mario González, Sergio Rodríguez, Héctor Sáez eta Gotzon Udondo.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium