Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Harbideak eta lurra Euskadi-Muriasentzat Belgikan
Partekatu:      

Harbideak eta lurra Euskadi-Muriasentzat Belgikan

14-06-2018

Euskadi-Murias taldeak muga gehiago irekitzen du eta ostiralean Dwars door het Hageland-Aarschot (1.1) Belgikako klasikoan arituko da, harbide eta lurrezko guneekin.

Ander Barrenetxea, Aritz Bagüés, Aitor González, Julen Irizar, Enrique Sanz, Sergio Rodríguez eta Gotzon Udondo zazpi txirrindulariak dira, Xabier Murielen zuzendaritzapean. Gora egin du lasterketak; Mathieu van der Poel gazteak irabazi zuen iaz eta Niki Terpstrak 2016. urtean.

Ibilbideak 197,8 kilometro ditu eta 14 lurrezko atal ditu baita bost harbideekin. Partaidetza 20 taldekoa da, hiru WorldTour mailakoak (Lotto-Soudal, QuickStep eta Team LottoNL-Jumbo) eta hamar Profesional Kontinentalak. Elia Vivianik parte hartuko du, besteak beste.

Xabier Muriel, kirol zuzendaria: "Gonbidapena jaso genuen ilusioz beteta, lasterketa oso desberdina da-eta, harbideekin, muinoekin eta lurrarekin. Tro-Bro León antzekoa dela esan genezake, baina harbideak ditu honek ere. Beraz, proba garrantzitsua da Belgikan. Mota guztietako txirrindulariak ditugu taldean eta horregatik lasterketa interesgarria dela pentsatu dugu. Pena da Aristi eta Barthe minduta daudela. Edonola ere, gozatzera aterako gara baita mailarik hoberena ematen saiatzen, beti egiten dugun bezalaxe".

Argazkia: Photo Gomez Sport