Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias taldeak egutegia baieztatu du: Espainiako Itzulia eta askoz gehiago
Partekatu:      

Euskadi-Murias taldeak egutegia baieztatu du: Espainiako Itzulia eta askoz gehiago

05-07-2018

Euskadi-Muriasek zehaztu du denboraldiaren bigarren zatiaren egutegia eta Espainiako Itzulia du xede nagusia, baina ez da hori izango lasterketa bakarra WorldTour mailan; izan ere, euskal taldeak baita Donostia Klasika eta Turkiako Tourra lasterketetan parte hartuko ditu ere.

Donostia Klasikaz gain, Jon Odriozolaren taldeak ilusioz beteta ekingo dio etxeko beste probei, Ordiziako Klasika eta Getxoko Zirkuitoa hain zuzen ere. Urtean zehar bezalaxe, Euskadi-Muriasek egutegi zabalari eta goi mailakoari aurre egingo dio Frantzian eta Portugalen batez ere.

Taldea uztailean lehiatuko da berriro ere Portugalgo bi itzulitan, GP Torres Vedras (12-15) eta Grande Prémio de Portugal (18-22) berria, baita Ordizian (25) eta Getxon (31) ere. Etxeko bi proba horietan txirrindulariek protagonistak izaten eta emaitza onena erdiesten bilatuko dute.

Beste multzo bat altueran bilduko da, Sierra Nevadan hain zuzen, uztailaren 14tik abuztuaren 2ra, hiru aste entrenatzeko eta sasoi onena berreskuratzeko abuztuko helburu nagusietan pentsatzen.

Profesional Kontinental euskal taldea Portugalgo Itzulian (1-12) lehiatuko da beste urtez abuztuan eta, aldi berean, Donostiako Klasikan (4) parte hartuko du, zalantzarik gabe urteko proba garrantzitsuenatarikoa txirrindularitzaren mailarik altuenean, eta Burgoseko Itzulian (7-11). Bestetik, maillot berdea azalduko da Frantziako bi ospetsuko itzulitan, Tour Limousin (15-18) eta Tour Poitou Charentes (21-24).

Ezbairik gabe, Espainiako Itzulia (abuztuaren 25etik irailaren 16ra) urteko une gorena izango da. Euskal talde bat bueltatuko da itzuli handi batera bost urte eta gero Euskaltel-Euskadi lekukoa hartzen. Batez ere, berezia izango da Getxo eta Monte Oiz bitarteko saioa (irailak 12). "La Vuelta" erronka izango da taldearen kide guztientzat. Frantzian, berriz, egun bateko hiru lasterketak korrituko ditu, Doubs (9), Eurométropole (22) eta Isbergues (23). Italian lehiatzeko aukera ez da baztertu.

Itxiera maila gorenean helduko da urrian, WorldTourreko Turkiako Tourrean (9-14), eta aurretik Paris-Bourges (4) eta Tour Vendée (6) Frantziako klasikoetan lehiatuko da.

Euskadi-Muriasek aurreneko zati bikaina burutu du, lehendabiziko hamarretan 66 postu lortuta 25 lasterketetan eta 14 txirrindulariekin. Hain zuzen, hiru garaipen, Norvegiako Tourra tartean, lortu dituzte txirrindulariek, eta 22 aldiz igo dute podiumera. Bestetik, eredu bilakatu da tropelean, nortasuna eta izaera erakutsi ditu-eta errepidean eta irudi hori aurkariek estimatu eta mirestu dute, baita zaleek ere.

Urteko egutegi osoa

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium