Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias, erronka bikoitza Belgikan eta Frantzian
Partekatu:      

Euskadi-Murias, erronka bikoitza Belgikan eta Frantzian

21-09-2018

Espainiako Vueltan sekulako maila erakutsi eta gero, Euskadi-Murias taldea lehiatuko da berriro ere asteburuan, Tour de l'Eurométropole (1.HC, Belgika) eta Grand Prix d'Isbergues - Pas de Calais (1.1, Frantzia) bi klasiko ospetsueta larunbatean eta igandean, hurrenez hurren.

Mikel Aristi, Fernando Barceló, Cyril Barthe, Julen Irizar, Sergio Rodríguez, Sergio Samitier eta Enrique Sanz zazpi txirrindulariak izango dira larunbatean; Beñat Txoperenak Barthe ordezkatuko du igandean.

David Echavarri, kirol zuzendaria: "Multzoak gaztetasuna (Samitier, Cyril, Irizar edota Barceló) eta esperientzia (Enrique, Sergio eta Aristi) nahasten ditu. Hain zuzen, Barcelo eta Cyril gazteentzat azken testa izango da Munduko Txapelketaren aurretik; besteek, berriz, aukera dute orain arteko maila onari eusteko. Goi mailako klasikoak dira, hainbat WorldTourreko taldeekin, baina gu aurpegia ematen eta gure aukerak bilatzen saiatuko gara beti egiten dugun bezala".

Tour de l'Eurométropole (1.HC) lasterketa larunbatean ospatuko da Belgikan. Guztira, 25 taldek parte hartuko dute, WorldTourreko bederatzi eta Profesional Kontinentaleko 13. Ibilbideak 206 kilometro du La Louvière eta Tournai bitartean, eta 13 muino, sei aldiz Croix Jubaru igota amaierako zirkuitoan.

Grand Prix d'Isbergues - Pas de Calais (1.1) proba Frantziako Kopakoa da eta igandean izango da 199,1 kilometroko ibilbide gorabeheratsuan; zazpi gain ditu aurreneko zatian eta zirkuitoan bukatuko da (8 itzuli). Partaidetza 20 taldekoa da, WorldTourreko zazpi eta Profesional Kontinentaleko bederatzi.

Argazkia: Photo Gomez Sport.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium