Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias Espainiako Itzulian lehiatuko da
Partekatu:      

Euskadi-Murias Espainiako Itzulian lehiatuko da

10-04-2018

Euskadi-Murias-ek beste urrats eman du eta Espainiako Itzulian izango da 2018 urtean. Unipublic antolatzaileak lau gonbidapenak baieztatu ditu eta euskal talde bat hiru asteko itzulian lehiatuko da berriro ere bost urteren buruan.

Espainiako Itzuliak saritu ditu Euskadi-Murias-en iraunkortasuna, itxura eta jokabidea 2015etik. Izan ere, taldeak gonbidapena jaso du aurreneko urtean Profesional Kontinental mailan, Kontinental mailan hiru urte ostean. Burgos-BH, Caja Rural-RGA eta Cofidis taldeek beste hiru gonbidapenak jaso dituzte.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Gaur, egun handia da Euskadi-Murias-entzat. Euskal talde bat itzuliko da hiru asteko lasterketara. Talde osoa zoriondu nahi dut baita Euskal Herria osoa ere; egun garrantzitsua da euskal txirrindularitzarentzat eta euskal kirolarentzat. Eskerrik asko Unipublic antolatzaileari eta Javier Guillen lasterketaren zuzendariari gure proiektuan konfiantza izan dutelako. Taldea esaten dugun guztia betetzen ari da. Beraz, ordua da, orain bai, etorkizuneko proiektua bultzatzeko denon artean. Bestetik, oso gustuko dut Espainiako Itzulia. Horregatik, protagonistak izaten saiatuko gara beti bezalaxe".

Espainiako Itzulia abuztuaren 25etik irailaren 16ra ospatuko da eta 21 etapa izango ditu guztira, Malagatik Madrilera, 3.271,4 kilometroetan. Euskadi-Murias-entzat oso berezia izango da 17.a, Getxo Bizkaiako Begiratokia bitartean eta ilusioz beteta ekingo diote gure txirrindulariek etxeko saioari.

Ibilbidea:
Etapa 1: Málaga (Centre Pompidou) – Málaga (Calle Larios) 8 km CRI
Etapa 2: Marbella – Caminito del Rey 163,9 km
Etapa 3: Mijas – Alhaurín de la Torre 182,5 km
Etapa 4: Vélez-Málaga – La Alfaguara 162 km
Etapa 5. Granada – Roquetas de Mar 188 km
Etapa 6: Huércal-Overa – San Javier 153 km
Etapa 7: Puerto Lumbreras – Pozo Alcón 182 km
Etapa 8: Linares – Almadén 195,5 km
Etapa 9: Talavera de la Reina – La Covatilla 195
Irailak 3. Atseden eguna
Etapa 10: Salamanca – Fermoselle 172 km
Etapa 11: Provincia de Zamora – Luintra 208,8 km
Etapa 12: Mondoñedo – Mañón (Faro Estaca de Bares) 177,5 km
Etapa 13: Candás – La Camperona 175,5 km
Etapa 14: Cistierna – Les Praeres 167 km
Etapa 15: Ribera de Arriba – Lagos de Covadonga 185,5 km
Irailak 10. Atseden eguna
Etapa 16: Santillana del Mar – Torrelavega. 32,7 km CRI
Etapa 17: Getxo – Balcón de Bizkaia (Monte Oiz) 166,4
Etapa 18: Ejea de los Caballeros – Lleida 180,5 km
Etapa 19: Lleida – Andorra Naturlandia 157 km
Etapa 20: Andorra (Escaldes-Engordany) – Coll de la Gallina 105,8 km
Etapa 21: Alcorcón – Madrid 112,3 km