Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias, Espainiako Itzuliaren aurkezpenean
Partekatu:      

Euskadi-Murias, Espainiako Itzuliaren aurkezpenean

19-12-2018

Euskadi-Murias taldea 2019. urteko Espainiako Itzuliaren aurkezpenean izan da Alacanten, abuztuaren 24tik irailaren 15era ospatzeko. Ibilbideak euskal aztarna izango du irteerak edo helmugak izango ditu-eta Donapaleu, Urdax, Los Arcos herrietan eta Bilbo hirian.

Jon Odriozola, manager nagusia, Javier Lasagabaster, zuzendaritza batzordearen kidea, Ruben Perez kirol zuzendaria eta Francis Lafargue, nazioarteko arduraduna, Alacanten izan dira eta konfiantza osoa dute berriro ere parte hartzeko eta protagonistak izateko hurrengo urtean.

Ibilbidea menditsua izango da eta zortzi helmuga izango ditu maldan gora: Javalambre, Ares del Maestrat, Mas de la Costa, Cortals d’Encamp, Los Machucos, La Cubilla, Acebo eta Gredos. Erlojupekoak, berriz, bi izango dira: taldekakoa hasieran Alacanten (18 km) eta bakarkoa Pau hirian (36,1 km). Hiru saio bereziak izango dira taldearentzat: Donapaleu-Urdax (11.a), Los Arcos-Bilbao (12.a) eta Bilbao-Los Machucos (13.a).

Jon Odriozola, kirol managerra: "Unipublic eta Javier Guillen zuzendaria gonbidapena eskertu nahi dugu. Harrotasunez gaude hemen aurten eskuratu ditugun emaitzak eta jokabidea ondoren. Taldeak erakutsi zuen ametsak betetzen direla horiek sinesten badituzu. La Vueltak antzeko ibilbidea aurkeztu du eta etxera itzuliko da hainbat saiotan, hunkigarriak izango dira guretzat. Hortaz, ildo berari helduko diogu ilusioarekin eta lanarekin, denboraldiari eta La Vueltari begira. Izan ere, gure xede nagusia Espainiako Itzulia izango da".

Azken ekitaldia ahaztezina izan zen euskal taldearentzat hasiberria zen arren: Oscar Rodriguezek besoak altxatu zituen La Camperonan; Edu Prades 4. sailkatu zen Pozo Alconen, Jon Aberasturi 6. izan zen Madrilen, 7. Lleidan eta 8. Bermillo de Sayagon; Mikel Bizkarrak, berriz, 17. postua erdietsi zuen sailkapen nagusian eta Euskadi-Muriasek 10.a taldekakoan.

Talde osoa bilduko da Benidormen urtarrilaren 8tik 14ra 20 txirrindulariekin: Mikel Aristi (1993), Aritz Bagüés (1989), Fernando Barceló (1996), Ander Barrenetxea (1992), Cyril Barthe (1996), Urko Berrade (1997), Mikel Bizkarra (1989), Garikoitz Bravo (1989), Mario González (1992), Julen Irizar (1995), Beñat Intxausti (1986), Mikel Iturria (1992), Juan Antonio López-Cózar (1994), Óscar Rodríguez (1995), Sergio Rodríguez (1992), Héctor Sáez (1993), Sergio Samitier (1995), Enrique Sanz (1989), Gotzon Udondo (1993) eta Daniel Viejo (1997).