Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias taldeak Espainiako Itzuliaren zortzikotea iragarri du
Partekatu:      

Euskadi-Murias taldeak Espainiako Itzuliaren zortzikotea iragarri du

20-08-2018

Euskadi-Muriasek Espainiako Itzuliaren zortzi txirrindulariak aurkeztu ditu gaur, euskal talde baten itzulera itzuli handi batera bost urte eta gero. Jon Odriozolaren multzoak maillot berria aurkeztu du Gorbeia Merkataritza Gunean (Vitoria-Gasteiz), Play&Pause joko etxean antolaturiko ekitaldian.

Jon Aberasturi (1989), Aritz Bagüés (1989), Mikel Bizkarra (1989), Gari Bravo (1989), Mikel Iturria (1992), Eduard Prades (1987), Óscar Rodríguez (1995) eta Héctor Sáez (1993) hautaturiko zortzi txirrindulariak dira. Xabier Muriel eta Ruben Perez dira kirol zuzendariak.

Euskal talde bat itzuli handira izango da berriro ere Euskaltel-Euskadi orain dela bost urte lehiatu ondoren. Euskadi-Murias protagonista izaten saiatuko da munduko eszenatokirik onenean eta WorldTourreko 18 taldeen aurka. Getxo eta Oiz Mendatearen arteko saioa berezia izango da talde osoarentzat zaleen aurrean.

Espainiko Itzulia burutuko du denboraldi bikainak: sei garaipen (sei txirrindulariekin), 30 podium, 49 top5; guztira, 92 top10 33 lasterketetan 16 txirrindulariekin.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Espainiako Itzuliari begira ilusioz beteta aurre egingo dio eta orain arte bezain ondo egitea da helburua. Hemen zortzi txirrindulari ditugu baina multzo honek talde osoa ordezkatzen du; izan ere, ez da erraza izan zortzi ziklistak aukeratzea. Multzo orekatua da. Ibilbide guztietan protagonista izateko asmoa da eta Aberasturi da apustua esprintetan".

Halaber, maillot berria aurkeztu du Euskadi-Murias taldeak Espainiako Itzulian aritzeko hiru berritasunekin: Gorbeia Merkataritza Gunearen logoa atzetik, web orrialdea aurretik, eta Espainiako Itzuliaren logoa besoan.

Bestetik, Tour du Poitou Charentes (2.1, Frantzia) itzulian lehiatuko da taldea asteartetik ostiralera txirrindulari hauekin: Mikel Aristi, Ander Barrenetxea, Aitor González, Julen Irizar, Sergio Rodríguez, Enrique Sanz eta Beñat Txoperena. Bost etapa izango dira, bi saio ostegunean, eta 17 talde guztira, lau WorldTourrekoa eta 11 Profesional Kontinentalekoak.