Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias taldeak maila eman nahi du Espainiako Txapelketaren erlojupekoan (Castelló)
Partekatu:      

Euskadi-Murias taldeak maila eman nahi du Espainiako Txapelketaren erlojupekoan (Castelló)

21-06-2018

Euskadi-Muriasek ilusioz beteta aurre egingo dio errepideko Espainiako Txapelketen erlojupekoari, ostiraletik igandera ospatuta Castelló probintzian.

Óscar Rodríguez, Héctor Sáez, Sergio Samitier eta Beñat Txoperena euskal taldearen lau txirrindulariak izango dira ostiraleko lasterketan, Anoetako Belodromoan orain dela bi asteko eginiko frogaren ostean.

Xabier Muriel, kirol zuzendaria: "Erlojupeko gogorra da, 37 km eta 600 metroko desnibelarekin, bi muinoarekin eta gorantzako amaieran. Beraz, ez da ordekako saioa; hori ona da guretzat eta itxaropena ematen digu zerbait ederra lortzeko. Hectorrek ederto prestatu du; Oscar iaioa da, gaztea den arren. Bi horiek aukerak izan ditzakete 'top5'era gerturatzeko. Bestetik, Txoperenak erlojupekoa polita egiteko aukera duen behingoz espero dugu eta Samitier txapeldunordea izan zen iaz 23 urteko azpikoetan eta aurreneko aldiz izango du profesionaletan. Castroviejo eta Valverde faborito nagusiak dira irabazteko".

Espainiako Txapelketaren erlojupekoa ostiralean 22an izango da, Vall d'Alba herrian, Castelló, 37,5 kilometroko ibilbide zorrotzean eta bi gain ditu ibilbideak, Alto de les Useres ( 13. km) eta Coll de la Basa (25. km), guztira 595 metroko desnibela.

Iraupen saioa, berriz, igandean izango da eta Euskadi-Murias taldeak 13 txirrindulari aurkeztuko du irteeran.

Argazkia: Photo Gomez Sport