Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias taldeak azala utzi du Benicassimen
Partekatu:      

Euskadi-Murias taldeak azala utzi du Benicassimen

24-06-2018

Euskadi-Murias protagonista nagusia izan da errepideko Espainiako Txapelketan, 215 kilometrokoa Castellon de la Plana eta Benicassim bitartean. Euskal taldeak itxiera ederra eman dio goi mailako denboraldiko aurreneko zatiari.

Sergio Rodriguez eta Sergio Samitier taldekideek eguneko ihesaldia harrapatu dute eta 14 minutuko aldea lortu egin dute. Lasterketa buruari eutsi diote amaiera arte. Samitierrek erasoa jo du eta gutxi falta zaio ustekabea emateko faboritoei. Aragoiarra taldeko onena izan da helmugan, Edu Pradesek karranpak izan ditu-eta azken kilometroetan.

Gorka Izagirre euskaldunak urrea eskuratu du; Alejandro Valverdek zilarra eta Omar Frailek brontzea. Beraz, maila eta gogortasuna handienak izan dira, eta horri beroa gehitu behar zaio.

Jon Odriozola, kirola managerra: "Berriro ere, taldeko lana egundukoa izan da eta taldea lehiakor azaldu da, aurpegia ematen eta jokabidea erakusten. Tamalez, Pradesek karranpak izan ditu. Sergio Rodriguezek eta Samitierrek, berriz, sekulako maila erakutsi dute. Zalantzarik gabe, lanak, jokabideak eta irudiak sari nagusiagoa merezi zuten. Edonola ere, oso pozik nago eta bide hori jorratu bahar dugu".

Bestetik, Gari Bravok erorketa izan du Desierto de las Palmas mendatearen jaitsiera batean. Gipuzkoarra ospitalera eramen dute eta han sendatu dute zauri sakonaz eskuineko aldakaren gainetik.

Horrenbestez, denboraldi erdi bikaina burutu du Euskadi-Murias taldeak: guztira, 66 postu erdietsi dituzte txirrindulariek, horietatik 22 podiumean eta hiru garaipenarekin, 17 lasterketetan eta 14 txirrindulariekin.

Profesional Kontinetal taldeak atsedena hartuko du. Hurrengo lasterketa GP Internacional Torres Vedras-Trofeu Joaquín Agostinho (2.2, Portugal) itzulia izango da, uztailaren 12tik 15era.

Argazkia: Photo Gomez Sport