Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Mikel Aristik aurreneko podiuma erdietsi du Frantzian
Partekatu:      

Mikel Aristik aurreneko podiuma erdietsi du Frantzian

09-02-2019

Euskadi-Murias taldeko Mikel Aristik aurreneko podiuma zapaldu du, Frantziako Etoile de Bessèges (2.1) itzuliko hirugarren saioan.

Aristi garaipena lortzeko lehiatu da ibilbide zorrotzean, 158 kilometrokoa Bessèges hasita eta amaituta; Marc Sarreau (FDJ) eta Christophe Laporte (Cofidis) aurkariek besterik ez dute gainditu txirrindulari euskalduna; izan ere, Aristik berak Niccolo Bonifazio (TDE) edo Bryan Coquard (VCB) goi mailako aurkariak gainditu ditu helmugan.

Mikel Aristi: "Saiorik gogorrena izan da; igoera genuen hasieran eta topera irten da tropela. Oso ondo ikusi dut neure burua eta aurreneko multzoan sartu naiz. Erritmo bizian ibili gara etapa osoan, gelditu gabe. Esprinean, goiz atera naiz konfiantza nuen-eta. Niretzat oso garrantzitsua da podium hau; izan ere, ez nuen emaitzarik azken boladan. Gainera, otsailean lortu egin dut eta horrek ziurtasuna ematen dit orain arteko lanari eusteko. Hurrengo lasterketa Omango Tourra dut eta gogoz beteta helduko naiz zalantzarik gabe".

Aritz Bagüés, Ander Barrenetxea, Urko Berrade, Julen Irizar, Juan Antonio López-Cozar eta Sergio Rodríguez Aristiren taldekideak dira Frantzian, David Echávarriren zuzendaritzapean. Itzulia igandean amaituko da 10,7 kilometroko erlojupekoan maldan gora bukatuta Ales herrian.

Volta CV

Sergio Samitier (1995), berriz, Euskadi-Murias taldearen txirrindularirik onena izan da Alcossebreko Santa Llucia Ermitan, Volta Comunitat Valenciana (2.1) itzuliaren laugarren saioan, 188 kilometrokoa Vila-realetik eta beste hiru mendateekin.

Aragoiko gaztea onenen gertu izan da azken igoeran, 50 segundo besterik ez du galdu, duen maila eta aurten aurrepausoa eman duela erakusten; Gari Bravo eta Cyril Barthe taldekideek maila polita azaldu dute eta Euskadi-Murias zortzigarren taldea izan da etapan. Adam Yates australiarrak irabazi du Alejandro Valverde (MOV) eta Pello Bilbao (AST) aurkarien aurretik. Ion Izagirre (AST) lider berria da.

Lasterketa igandean amaituko da Paterna irtenda eta Valentzian amaiturik zirkuito batean 88,5 kilometro betetzeko ordekan. Enrique Sanz izango da Euskadi-Murias taldearen aukera esprinean.

Argazkia: Photo Gomez Sport