Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias, euskal talderik onena izenduta
Partekatu:      

Euskadi-Murias, euskal talderik onena izenduta

14-02-2019

Euskadi-Murias taldeak omenaldi beroa jaso zuen atzo "Deiak Kirol Sariak" ekitaldian. Izan ere, egunkari bizkaitarrak 2018. urteko euskal talderik onena izendatu zuen Jon Odriozolaren taldea.

Horregatik, erantzun zuzena eskaini zuen Euskadi-Muriasek eta proiektuaren izenik nabarmenik azaldu ziren Euskalduna Jauregian: Paulino Barrenetxea, Grupo Muriasen zuzezendari nagusia; Juan Mari Zurinaga, Arratiako Ziklista Elkartearen arduraduna; Jon Odriozola, Euskadi-Murias taldearen kirol arduraduna; eta Óscar Rodríguez eta Mikel Bizkarra txirrindulariak, besteak beste.

Jon Odriozola: "Ohorea da Deiako sari garrantzitsuetan gure taldea hautatzea, euskal talderik onena bezala. Izendapen horrek taldearen dohainak baieztatzen ditu eta indarra ematen digu dena emateko eguneroko lanean. Eskerrik asko Deia horregatik".

Iaz, Euskadi-Murias taldeak aurrerapauso nabarmena eman zuen elite mailan eta hamar garaipen erdietsi zituen; halanola, Óscar Rodríguezek garaipena eskuratu zuen Espainiako Itzulian eta Edu Pradesek beste goi mailako garaipen bereganatu zituen Norvegian eta Turkian.

Deiako ekitaldian, Kerman  Lejarraga boxeolariak eta Eider Merino txirrindulariak irabazi zituzten saririk nagusienak; Omar Frailek txirrindularirik onenekoa eraman zuen; eta Miguel Madariaga eta Igor Anton ibilbidea omendu zuten.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium