Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Ardenetako zerua zabaldu du Euskadi-Murias taldeak
Partekatu:      

Ardenetako zerua zabaldu du Euskadi-Murias taldeak

22-01-2019

Euskadi-Muriasek mugak hausten ditu berriro ere. Euskaldun taldea egutegiko klasikorik handienatarikoan lehiatuko da, halanola, Flèche Wallonne, apirilean ospatuta Ardenetan. WorldTour mailako lasterketa da eta Amaury Sport Organisation (ASO) antolatuta.

Beraz, ate berriak irekitzen ditu ASO-k Euskadi-Murias taldearentzat 2019. urtean. Jon Odriozola kirol managerrak ASO-tik jaso zuen berri ofiziala taldearen konzentrazioan Benidormen joan den astean. Flecha klasikoan partaidetza urrats berria eta istorikoa da 2015. urtetik hasitako ibilbidean, bigarren sasoia burutzen aurten Kontinental Profesional mailan. Txirrindularien ilusioa egundokoa da. Eta oso gertu izan du taldeak Liège-Bastogne-Liège-ren gonbidapen jasotzea.

Jon Odriozola: "Aurten jaso ahal genuen berririk onenatarikoa da. Munduko klasikorik ospetsuenetarikoa den Flecha-Valonan parte hartzea, aurrerapauso oso garrantzitsua da ASO gure alde egiten ari den apustuan. Orain arte egin dugun lanaren onarpena da hori zalantzarik gabe. Gainera, horrek adierazten du non gauden gaur egun txirrindularitzan: mailarik gorenean, munduko probarik onenetan eta urrats pentsaezinak ematen".

Mikel Bizkarra: "Oso garrantzitusa eta pozgarria da guretzat Flecha moduko klasikoan parte hartu ahal izatea, munduko klasikorik garrantzitsuenetarikoa da-eta. Beraz, eskerrak eman behar dizkiogu ASOri gugan holako konfiantza izateagatik. Zalantzarik gabe, saiatuko gara gure maila ematen, aukera aprobetxatzen eta protagonista izaten. Badakigu oso lasterketa zailak direla. Ez dugu esperientzatik halako probetan; gogoak, berriz, egundokoak izango dira eta aurpegia ematen saiatuko gara".

Iaz, ASO-k berak Euskadi-Murias gonbidatu zuen Espainiako Itzulia, Yorkshire Tourra, Turkiako Tourra eta Paris-Tours lasterketetara; Flecha klasikoa, berriz, sekulako garrantzia du euskal taldearentzat, Omango Tourra itzuliaren apartez. Kirol mailan 2018 urteko denboraldi izugarriak erantzun zuzena izaten du orain. Katalunyako Itzuliak, berriz, gonbidapena baieztatu zuen joan den astean.

Apirilaren 24an, asteazkenean, Flecha Valona ospatuko da 195,5 kilometrotan, Ans eta Huy muinoa bitartean. Guztira, 11 aldapa izango dira guztira, hiru aldiz Ereffe, Cherave eta Mur de Huy, hain zuzen ere.

Gonbidatuak: Euskadi-Murias, Cofidis, Israel Cycling Academy, Rally UHC, Sport Vlaanderen-Baloise, Wanty-Gobert eta Wallonie-Bruxelles.

Julian Alaphilippe (2018), Alejandro Valverde (2014, 2015, 2016 eta 2017), Daniel Moreno (2013), Joaquim Rodríguez (2012), Philippe Gilbert (2011) eta Cadel Evans (2010) azken irabazleak dira.

Argazkiak: Photo Gomez Sport 

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium