Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias, Frantzia-ko Kopan
Partekatu:      

Euskadi-Murias, Frantzia-ko Kopan

23-03-2018

Euskadi-Murias taldea Frantzian lehiatuko da asteburuan, Classic Loire Atlantique eta Cholet-Pays de Loire klasikoetan, hain zuzen ere.

Mikel Aristi, Aritz Bagüés, Fernando Barceló, Aitor González, Mikel Iturria, Beñat Txoperena eta Gotzon Udondo Frantzia-ko Kopako bi lasterketetan lehiatuko diren zazpi txirrindulariak dira.

Katalunya-ko Itzulian taldea ematen ari den irudia eta lehiakortasuna eskaintzea da helburua Frantzia-n.

Larunbatean, Classic Loire Atlantique-k ibilbide latza du, 16,8 kilometroko zirkuitoa. Guztira, 11 itzuli emango dute txirrindulariek 182,8 betetzeko.

Igandean, berriz, Cholet-Pays de Loire probak 202,7 kilometro ditu eta zirkuitoan amaituko da bost itzuli ematen, eta bederatzi aldapa igoko dituzte partehartzaileek.