Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias, Frantziako Tourreko aurkezpenean Parisen
Partekatu:      

Euskadi-Murias, Frantziako Tourreko aurkezpenean Parisen

25-10-2018

Jon Odriozola, Euskadi-Murias taldearen manager nagusia, eta Francis Lafargue, Nazioarteko Harremanetarako arduraduna, Frantziako Tourreko aurkezpenean izan dira gaur Parisen.

Kontinental Profesional taldea delarik, Euskadi-Muriasek 2019. urteko Tourra (uztailaren 6tik 28ra Bruselasetik Parisera) korritzeko aukera du. Odriozolaren nahia da euskal talde bat berriro ere ikustea Frantziako errepideetan munduko lasterketarik ospetsuenean. Izan ere, Amaury Sport Organisation (ASO) antolakuntzarekiko adiskidetasuna nabarmena da, are gehiago Ezpeleteko erlojupekoaren giroa ikusita aurtengo ekitaldian, baita Getxo eta Oiz arteko saioa Espainiako Vueltan ere.

Hurbiltasun hori biderkatu du aurten taldeak eman dituen irudiari eta emaitzei esker ASO antolaturiko lasterketetan: Edu Pradesek bigarren postua bereganatu zuen Yorkshiren -Greg van Avermaetek besterik ez zuen kataluniarra menderatu- eta Pradesek berak WorldTourreko Turkiako Tourra irabazi zuen, Óscar Rodriguez Espainiako Vueltan lortutako garaipena ahaztu gabe. Euskal multzoa París-Tours klasikoan lehiatu zen aurreneko aldiz.

Jon Odriozola: "Gonbidapena eskatuko dugu 2019. Frantziako Tourrean lehiatzeko, oso zaila den badakigun arren. Baina, sekulako denboraldia bete ondoren beste urratsa eman nahi dugu hurrengo ametsa burutzeko ahalik eta lasterren. Aurten arrakasta itzelak lortu ditugu eta orain aurrerapausoak ematen jarraitzen nahi dugu. Etorkizuneko proiektua da gurea eta, guztien laguntzarekin, Euskadi, Murias eta gure babesle denak bultzatzea dugu xedetzat erronka berriak erdiesteko eta ametsak egiaztatzeko. Bideragarria dela erakutsi dugu".

2019. urteko Frantziako Tourra Bruselasen hasiko da Parisen bukatzeko, bi erlojupeko ospatuta; beste bost etapa goian amaituko dira, ordea, La Planche des Belles Filles, Tourmalet, Foix (Prat d'Albis), Tignes eta Val Thorens mendateetan hain zuzen ere. Ibilbide menditsuak Vosge mendiak, Erdikaldeko Mendatea, Pirinioak eta Alpeak zehartuko ditu hasieratik amaiera.