Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias Frantzian arituko da asteburuan
Partekatu:      

Euskadi-Murias Frantzian arituko da asteburuan

31-05-2019

Euskadi-Murias Frantziako Kopako bi klasikotan lehiatuko da asteburuan, Grand Prix de Plumelec-Morbihan eta Boucles de l'Aulne - Chateaulin, larunbatean eta igandean, hurrenez hurren.

Aritz Bagüés, Mikel Bizkarra, Gari Bravo, Julen Irizar, Mikel Iturria, Sergio Samitier eta Gotzon Udondo zazpi txirrindulariak dira. Bizkarra eta Iturria lehiatzera itzultzen dira Asturiasetik; Bravo, berriz, Madriletik.

Plumelec-Morbihan Sari Nagusiak hiru zirkuito ditu 188 kilometro betetzeko. Helmuga maldan gora da eta bost aldiz gainditu beharko dituzte txirrindulariek. Iaz, Bravok zazpigarren postua eskuratu zuen. Boucles de l'Aulne klasikoak, ordea, beste hiru zirkuito gorabeheratsuak ditu, 177,6 kilometro guztira. Hamasei taldek parte hartuko dute.

Hurrengo astean, bi itzulitan arituko da Euskadi-Murias: Skoda-Tour de Luxembourg (2.HC), 5etik 9ra, eta Boucles de la Mayenne (2.1), 6tik 9ra. 

Argazkia: Photo Gomez Sport