Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias-ek garaipena laztandu du Palencian
Partekatu:      

Euskadi-Murias-ek garaipena laztandu du Palencian

21-04-2018

Euskadi-Murias-ek garaipena laztandu du Palencian


Euskadi-Murias-ek oso hurbil izan du garaipena berriro ere. Jon Aberasturik bigarren postua eskuratu du bigarren egunez eta Enrique Sanz hirugarrena izan da Gaztela eta Leongo Itzuliaren bigarren saioan (Valladolid-Palencia,  178,3 kilometrokoa).

Euskal taldeak erritmoa bizitu du tropelean ihesaldia harrapatzeko , Movistar Team-ekin batera. Esprinean, berriz, Mikhail Raim (Israel) aurreratu egin da; Aberasturik eta Sanzek ezin izan dute taldekideen lana eta denboraldiko hasiera biribildu.

Edonola ere, Erregulartasunaren liderra da Aberasturi eta bigarrena da sailkapen nagusian; Enrique Sanz hirugarrena da eta Edu Prades laugarrena.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Taldeak lan bikaina egin du beste behin eta oso ondo zuzendu egin du saioa. Oso gertu dugu garaipena, eta zortea besterik ez dugu behar. Izan ere, jokabidea eta maila ditugu irabazteko. Gauzak ondo egitekotan, saria helduko da. Zorionak denoi".

Itzulia igandean bukatuko da Avilan eta ibilbideak lau mendate ditu, Navalmoral bi aldiz igoko dute txirrrindulariek hain zuzen.

Italian, Tour of the Alps itzuliaren multzoa lehiatuko da Giro dell Appennino klasikoan, 194,8 kilometrokoa eta zazpi mendateekin: Passo della Castagnola (km 68), Passo dei Giovi (km 78,3), Crocetta d’Orero (km 104,8), Passo dei Giovi (km 117,1), Passo della Bocchetta (km 137,2), Fraconalto (km 152,7) eta Passo dei Giovi (km 164,8). Guztira, 21 talde izango dira irteeran.

Fernando Barceló, Mikel Bizkarra, Aitor González, Mikel Iturria, Óscar Rodríguez -Alpesen Mendiko Saria irabazi zuen nafarrak-, Beñat Txoperena eta Gotzon Udondo zazpi txirrindulariak dira.

Argazkia: Photo Gómez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium