Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Garaipena ukitu du Euskadi-Murias-ek Salamancan
Partekatu:      

Garaipena ukitu du Euskadi-Murias-ek Salamancan

20-04-2018

Garaipena gero eta gertuago du Euskadi-Murias-ek. Jon Aberasturi bigarren sailkatu da eta Edu Prades hirugarren Gaztela eta Leongo Itzuliaren aurreneko saioan, 182,4 kilometrokoa Alba de Tormes eta Salamanca bitartean.

Euskal taldeak apustua egin du irabazteko hasieratik amaiera arte. Haizeak tropela hautsi du eta bost taldekide sartu ditugu lasterketaren buruan, baina beste taldeek ez dute ardura banatu nahi izan. Helmugari begira, Ruben Perezen mutilek ardura hartu dute eta sari nagusia besterik ez da falta. Carlos Barbero (MOV) aurreratu egin da eta ustekabean harrapatu du Aberasturi, bigarren; Prades eta Sanz, berriz, bigarren eta zazpigarren sailkatu dira, hurrenez hurren. Beraz, Euskadi-Murias eguneko talderik onena zen.

Rubén Perez, kirol zuzendaria: "Taldeak apustu nabarmena egin du irabazteko eta hori erakutsi dugu etapan zehar. Tropela moztu egin da eta bost txirrindulari genituen buruan; beste taldeek, berriz, ez zuten lana banatu nahi. Hortaz, esprina prestatzen hasi gara. Talde sendoa garela frogatu dugu errepidean eta atsekabea izan da garaipena ez eskuratzea bukaeran. Azkenik, Sergioren (Samitier) lana nabarmendu nahi dut, saio osoa buruan lanean eman du-eta".

Jon Odriozola, kirol managerra: "Taldea goi maila erakusten ari da edonon. Irabazteko lehiatzen ari gara eta gero eta hurbilago dugu. Beraz, garaipena helduko da maila dugulako".

Bigarren etapan esprina espero da, 178,3 kilometrokoa Valladolid-etik Palencia-ra.

Argazkia: Photo Gómez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium