Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias-ek indarra baieztatu du Gaztela eta Leonen
Partekatu:      

Euskadi-Murias-ek indarra baieztatu du Gaztela eta Leonen

22-04-2018

Edu Pradesek bigarren postua erdietsi du Gaztela eta Leongo Itzuliaren hirugarren eta azken etapan (Segovia-Avila, 165 km) baita podiuma zapaldu du ere kataluniarrak.

Euskal taldeak bigarren postua eskuratu di hiru egunetan eta Pradesen podiumak taldearen maila itzela adierazten du. Ruben Plazak (ISR) saioa eta sailkapen nagusia irabazi ditu.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Taldea itxura ezin hobea eman du eta izaera erakutsi du. Irabazi ez duen arren, hiru aldiz bigarren izan da eta podiuma zapaldu du. Oso pozik nago. Niretzat, irabazleak gara. Gure aurreneko urtea bada ere Profesional mailan, nortasuna erakusten ari gara eta horrek zale gehientsuenei ilusioa isladatzen du. Horregatik, eskerrik asko; guk bide horri eutsiko diogu hurrengo lasterketetan. Azkenik, Euskadi-Murias talde osoa zoriondu nahi dut. Oso harro nago".

Italiako Giro dell Appennino klasikoan, Fernando Barcelo eguneko ihesaldian sartu da protagonista izaten. Mikel Bizkarra, berriz, ezin izan eguneko indartsuenen erritmoa jarraitu. Edonola ere, amaieran saiatu da laugarren postua lortzeko, baina aurkariak harrapatu dute.

Argazkiak: Photo Gómez Sport