Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Enrique Sanzek besoak altxatu ditu Gaztela eta Leonen
Partekatu:      

Enrique Sanzek besoak altxatu ditu Gaztela eta Leonen

27-04-2019

Euskadi-Murias taldeko Enrique Sanz Gaztela eta Leongo hirugarren eta azken saioan nagusitu da, 151,8 km Leon eta Villafranca del Bierzo bitartean, eta euskal taldearen laugarren garaipena erdietsi du.

Mikel Aristi, Urko Berrade, Mario González, Beñat Intxausti, Sergio Rodríguez, Enrique Sanz eta Héctor Sáez taldekideek, Xabier Murielen zuzendaritzapean, Gaztela eta Leongo Itzulia bikaina burutu dute eta saria eskuratu dute amaieran.

Izan ere, ezin hobeto lehiatu da taldea azken etapan. Helmugan, besoak altxatu ditu Sanzek -erorketa izan duen arren Onamio jaisten- eta bere laugarren garaipena poltsikoratu du aurten, baita laugarrena Euskadi-Murias taldearentzat ere. Nagusian, Hector Saez 7. postuan sailkatu da, Sanz 8.ean eta Mario Gonzalez 14.ean. Davide Cimolai (ICA) irabazlea izan da. Hurrengo lasterketak Madrilgo eta Aragoiko Itzuliak ditu Sanzek egutegian.

Italian, berriz, Aritz Bagüés, Fernando Barceló, Mikel Bizkarra, Mikel Iturria, Juan Antonio López-Cozar, Sergio Samitier eta Gotzon Udondo igandean lehiatuko dira Giro dell'Appennino (1.1) klasikoan. Ibilbide menditsua du lasterketak, bost mendate guztira, Castellania (km 45,4), Passo della Castagnola (km 92,4), Passo della Bocchetta (km 136,8), Fraconalto (km 152,3) eta Passo dei Giovi (km 164,3).

Hurrengo astean, beste bi itzulitan izango da Euskadi-Murias taldea, Tour de Yorkshire (2.HC) Britainia Handian eta Asturiasko Itzulian.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium