Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias-ek garaipena bilatuko du Gaztela eta Leongo Itzulian
Partekatu:      

Euskadi-Murias-ek garaipena bilatuko du Gaztela eta Leongo Itzulian

19-04-2018

Euskadi-Murias-ek multzo lehiakortasuna aurkeztuko du Gaztela eta Leongo Itzulian bihartik aurrera. Hain zuzen etaparen garaipena bilatuko du euskal taldeak.

Jon Aberasturi, Julen Irizar, Edu Prades, Sergio Rodríguez, Héctor Sáez, Sergio Samitier eta Enrique Sanz zazpikotea da jokoan diren hiru etapatan lehiatzeko; Italian beste taldekideek Tour of the Alps itzulia ostiralean burutuko duten bitartean.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Gure helburua da saio bat irabaztea Aberasturirekin eta sailkapen nagusi ona egitea Pradesekin. Unea heldu da dena emateko errepidean. Itzulia eta Alps itzulietatik aurrera, irabazteko sasoia iritsi da Gaztela eta Leonen eta ilusioz beteta saiatuko gara xede hori lortzen; bide batez, saria izango zen denboraldi hasiera ikusgarria biribiltzeko. Irabazi behar dugu".

Guztira, 18 talde izango dira irteeran, WorldTour-reko bat eta Profesional Kontinental zazpi. Ibilbideak hiru etapa ditu. Aurreneko bi ihardunaldiak aproposak dira esprinean erabakitzeko, haizea den arren; azkenak, berriz, sailkapen nagusia erabakiko du, bi aldiz igoko dute txirrindulariek Navalmoral Avilan bukatuko den saioan.

Ibilbidea:
Ostirala apirilak 20. Etapa 1: Alba de Tormes – Salamanca, 182,4 km
Larunbata apirirak 21. Etapa 2: Valladolid – Palencia, 178,3 km
Igandea apirilak 22. Etapa 2: Segovia – Ávila, 165,6 km

Argazkia: Photo Gómez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium