Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Muriasek garaipena bilatuko du Getxon
Partekatu:      

Euskadi-Muriasek garaipena bilatuko du Getxon

30-07-2018


Euskadi-Murias taldeak ilusioz beteta aurre egingo dio etxeko Getxoko Zirkuitoa-Ricardo Otxoa Memoriala lasterketari (1.1), 185 kilometrokoa ohiko ibilbidean.

Jon Aberasturi, Mikel Aristi, Ander Barrenetxea, Aritz Bagüés, Cyril Barthe, Julen Irizar, Mikel Iturria eta Sergio Rodríguez zortzi txirrindulariak dira, Xabier Murielen zuzendaritzapean. Aberasturik eta Iturriak entrenamenduak bete dituzte Sierra Nevadan altueran; Sergio, berriz, Andorran izan da.

Bizkaiako klasikoak Getxo, Berango eta Leioa herriak zehartuko ditu betiko zirkuitoan, aldaketa xumeak izan diren arren; guztira, 18,5 kilometro dira eta hamar itzuli 185 kilometro betetzeko beraz. Txomintxu aldapa ez da aldatuko eta helmuga hartuko du, 700 metro dira eta %14 pendiza ere du tartean, errezago da amaieran baina. Irteera 9:15ean izango da 13:45en inguruan amaitzeko. Hamabi taldek hartuko dituzte parte.

Xabier Muriel, kirol zuzendaria: "Gure helburua da Aberasturirekin irabazten saiatzen hasiera batean. Aberasturi zelan dagoen ikusiko dugu edo beste aukera bilatuko dugu, esaterako, amaiera aproposa da Cyrilentzat. Barberoren gurpila jarraitzekoa da. Lasterketa azkarra espero dut eta eroa, ibilbide gorabeheratsua da eta talde gutxi gara-eta. Horrenbestez, ihelsadia menderatzea ez da erraza izango".

Beste multzo bat Portugalera atera da gaur Grandissima proban aritzeko abuztuaren 1etik 12ra. Donostiako Klasikoa, berriz, asteko egunik gorena izango da taldearentzat larunbatean, abuztuak 4.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium