Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Jon Aberasturik lortu du Getxon beste podium bat
Partekatu:      

Jon Aberasturik lortu du Getxon beste podium bat

31-07-2018

Jon Aberasturik podiuma bereganatu du Getxoko Zirkuitoan (1.1), 185 kilometrotan ospatuta, beste egun ederrean Euskadi-Murias taldearentzat euskal zaleen aurrean.

Gutxi falta zaio Aberasturiri taldekideen lana burutzeko, tropelaren buruan Movistar Team-ekin batera lasterketa osoan. Lau gizonen eguneko ihesaldia amaituta, Julen Irizarrek, Mikel Iturriak eta Cyril Barthek, azken horrek erorketa izan duen arren, arabarra babestu dute azken kilometroetan.

Txomintxuko aldapan, Aberasturik borrokatu du garaipena lortzeko hirugarren postuari heltzeko helmugan, irabazlea Alex Aranburuk (CJR) eta Carlos Barberok (MOV) gainditu dute azken metroetan.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Taldea oso ondo aritu da eta irabazteko lehiatzen da beti. Aberasturirentzat aurreneko lasterketa zen Sierra Nevadan altueran entrenatu eta gero Espainiako Itzuliari begira. Berriro ere, taldearen jarduera nabarmendu nahi dut, lasterketaren ardura hartzen Movistarrekin batera eta irabazteko aldeko apustua egiten. Azkenik, Aranburu zoriondu nahi dut, izan ere, gure taldean hasi zen profesional mailan".

Euskadi-Murias taldeak parte hartuko du Portugalgo Itzulian asteazkenetik aurrera; Donostia Klasikoan, larunbatean; eta Burgoseko Itzulian hurrengo astean, abuztuaren 7tik 11ra.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium