Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Bizkarra laugarren sailkatu da Apeninoen Giroan
Partekatu:      

Bizkarra laugarren sailkatu da Apeninoen Giroan

28-04-2019

Mikel Bizkarrak gertu izan du podiuma Italian, laugarren sailkatuta Giro dell'Appenino klasikoan, 197,8 km Novi Ligure eta Genova bitartean. Euskal taldea lasterketa buruan izan da lasterketa osoan.

Bizkarra igotzaile onenekin izan da, Masnada, Cattaneo eta Ravanelli aurkariekin. Izan ere, burua hartu du bizkaitarrak Passo della Bocchetta mendatean (136,8 km) eta Fraconalto (152,3 km) eta Passo dei Giovi (164,3 km) gainditi ditu. Cattaneok erasoa jo du 3ra eta gailendu da; podiuma lortzen saiatu da Mañariakoa baina laugarren postuan helmugaratu da.

Bizkarraren hurrengo lasterketak Asturiako Itzulia (maiatzatik 3tik era) eta Grand Prix de Plumelec-Morbihan eta Boucles de l'Aulne-Châteaulin Frantziako klasikoak izango dira.

Juan Antonio Lopez-Cozar, berriz, protagonista nagusia izan da aurreneko zatian, eguneko ihesaldian. Andaluziarrak buruan menderatu ditu Castellania (45,4 km) eta Passo della Castagnola (92,4 km) mendateak. Edonola ere, gehiago eman du Chupetek eta lana bukatu Passo della Bocchetta mendatean Bizkarra laguntzen aldeak murrizteko buruarekiko.

Aritz Bagüés, Fernando Barceló, Mikel Iturria, Sergio Samitier eta Gotzon Udondo taldekideek taldea osatu dute Italian. Beraz, itxiera ederra eman dio Bizkarrak aste bikainari; goi mailan lehiatu da Euskadi-Murias Alpeetako Tourrean eta garaipena eskuratu zuen atzo Enrique Sanzek Gaztela eta Leonen.

Hurrengo astean, beste bi itzulitan izango da Euskadi-Murias taldea; hain zuzen, Tour de Yorkshire (2.HC) Britainia Handian eta Asturiasko Itzulian.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium