Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias gonbidatu du Athleticek San Mamesen
Partekatu:      

Euskadi-Murias gonbidatu du Athleticek San Mamesen

04-10-2018

Athletic Club futbol taldeak Euskadi-Murias taldearen denboraldia eta Espainiako Vueltan emandako maila nabarmendu izan nahi ditu. Horregatik, txirrindularitza taldearen eta Murias Gruporen ordezkaritza izango da ostiralean Athletic eta Real Sociedad norgehiagoka ikusteko, Athletic gonbidatuta.

Profesional Kontinental mailan aurreneko urtean, Euskadi-Muriasek nazioarteko bederatzi garaipen erdietsi ditu orain arte, Oscar Rodriguez Espainiako Vueltan lortutakoa tartean. Izan ere, Jon Odriozolaren multzoa bikain aritu zen, 10. postua sailkatuta taldekakoan eta Mikel Bizkarrak 17.a poltsikoratu zuen nagusian.

Ibilbide hori Athleticek omendu du eta Murias enpresa, babesle nagusia, eta taldea gonbidatu ditu ostiralean San Mamesen Athletic eta Real Sociedad arteko partidaz gozatzeko (21:00).

Paulino Barrenecheak, Alberto Angulok, Manuel Vázquezek -Murias Grupo-, Jon Odriozolak, kirol managerra, Ander Barrenechea, Mikel Bizkarra eta Óscar Rodríguez txirrindulariek partida jarraituko dute zuzenean VIP palkotik.

Euskadi-Murias taldeak Althletic Club-aren Zuzendaritza-Batzordea eta Josu Urrutia presidentea eskertu nahi du izan duten begirunea eta eskuragarritasuna direla-eta.

Argazkia: Photo Gomez Sport