Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Indurain SN eta Frantzia-ko Kopa, asteburuan
Partekatu:      

Indurain SN eta Frantzia-ko Kopa, asteburuan

29-03-2018

Euskadi-Murias hiru klasikoetan lehiatuko da asteburuan, denboraldiko aurreneko helburu nagusiaren baino lehen, 2018 urteko Itzulia hain zuzen ere. Euskal taldea Indurain Sari Nagusia-n izango da, larunbatean, eta Frantzia-ko Koparen bi probatan, Route Adélie de Vitré eta La Roue Tourangelle, ostiralean eta igandean, hurrenez hurren.
 
Aritz Bagüés, Fernando Barceló, Gari Bravo, Aitor González, Edu Prades, Óscar Rodríguez eta Beñat Txoperena hautaturiko zazpi txirrindulariak dira Indurain Saria-n parte hartzeko, larunbatean Lizarra-n, etxeko lehendabiziko lasterketan. Ibilbideak 186 kilometro ditu eta 10 igoerak guztira; amaiera, berriz, ez da izango El Puy gainean, Lizarra-ko hirugunean baizik.
 
Beste multzo bat Frantzia-n arituko da: Jon Aberasturi, Ander Barrenetxea, Mikel Iturria, Sergio Rodríguez, Héctor Sáez, Gotzon Udondo eta Sergio Samitier. Ostiralean,  Route Adélie de Vitré klasikoan parte hartuko dute; 197,8 kilometro ditu probak eta 14 aldiz pasatuko dira helmugatik. Igandean, berriz, La Roue Tourangelle lasterketan izango dira, 200 kilometroko ibilbide gorabeheratsuan.
 
Apirilako beste lasterketak honako hauek izango dira: Itzulia (2-7), Circuit Cycliste Sarthe-Pays de la Loire (3-6), Zornotza-ko Udaberri Klasikoa (8), Paris-Camembert (10), Tour du Finistère (14), Tro-Bro Léon (15), Tour of the Alps (16-20), Vuelta a Castilla y León (20-22), Giro dell'Appennino (22), Vuelta Asturias (27-29).