Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias nabarmendu da Indurain SN-an
Partekatu:      

Euskadi-Murias nabarmendu da Indurain SN-an

31-03-2018

Euskadi-Murias oso ondo aritu da Lizarra-ko Miguel Indurain Sari Nagusian. Izan ere, Edu Prades-ek oso gertu izan du podiuma, laugarren helmugaratu da-eta; Gari Bravo 11. sailkatu da eta euskal multzoak 3. postua erdietsu du taldeen sailkapenean. Haizeak, euriak eta hotzak 186 kilometroko ibilbidea gogortu dute egunean zehar.

Taldea protagonista nagusia izan da lasterketan zehar. Aurretik, Oscar Rodriguez gazteak eguneko ihesaldia harrapatu du. Helmugan, lehiakortasunaren saria irabazi du nafarrak. Bestetik, Edu Prades eta Gari Bravo onenekin izan dira Lezaun-en igoera, Movistar Team taldeak erritmoa bizitu duenean.

Helmugan, Prades 4. sailkatu da, erorikoa izan duen arren azken kilometroetan; Bravo 11., Fernando Barceló 18. eta Aitor González 19. Horri esker, hirugarren postua bereganatu du Euskadi-Murias-ek taldekakoan, WorldTour mailako Movistar Team eta Team Katusha-Alpecin taldeen atzetik besterik ez.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Taldea bikain aritu da Itzulia-ren aurretik. Bi txirrindulari izan ditugu goi mailako multzoan. Horregatik, 4. eta 11. postuek eta 3.ak taldekako sailkapenean gure lan itzela erakusten dute, Prades erori den arren podiuma bilatzen zuenean. Beraz, ilusioz eta gogoz aurre egingo diogu Itzulia-ri hurrengo astean etxeko lasterketa delako, eta Euskadi-ko talde bat gure zaleen aurretik lehiatuko delako berriz ere".

Argazkiak: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium