Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Agostinho Saria: Barthe, 9. aitzin-etapan
Partekatu:      

Agostinho Saria: Barthe, 9. aitzin-etapan

12-07-2018

Euskadi-Murias ondo hasi da GP Internacional Torres Vedras-Trofeu Joaquim Agostinho (2.2, Portugal) itzulia, Cyril Barthe eta Julen Irizar gazteak aurreneko 15 artean sailkaturik.

Lepauztaia hautsi eta gero, ezin hobeto itzuli da beraz Barthe (1996) top10 bat lortzen, bederatzigarren hain zuzen Turcifal herrian ospatutako 8 kilometroko bakarkako erlojupekoan; Irizarrek (1995), berriz, 15. postua erdietsi du. Baita Mikel Aristi itzultzen zen lehihatzera ere eskafoidean pitsadura gaindituta eta 28. postua eskuratu du gipuzkoarrak. Gotzon Udondo (29.), Sergio Rodríguez (34.) eta Ander Barrenetxea (61.) taldekideek euskal taldea osatzen dute Portugalen, Ruben Perez zuzenduta. Rafa Reis (CJR) azkarrena izan da aitzin-etapan.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Lesioa eta gero, lehiatzera itzuli polita da Cyrilentzat Portugalen. Orain hiru etapa ditugu aurretik eta gu sasoia harrapatzen saiatuko gara baita borrokatuko dugu ere dena emateko, denboraldian zehar bezala".

Bigarren etapa Ventosa-tik Sobral Monte Agraço-ra izango da 162 kilometrotan, ibilbide gorabeheratsuan eta aldapan gora amaituta.

Argazkia: Photo Gomez Sport