Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Cyril Barthek laugarrena erdietsi du Euskadi-Murias taldearentzat
Partekatu:      

Cyril Barthek laugarrena erdietsi du Euskadi-Murias taldearentzat

13-07-2018


Cyril Barthe (1996) nagusitu da GP Internacional Torres Vedras-Trofeu Joaquim Agostinho itzuliaren aurreneko etapan eta sekulako poztasuna eskaini dio Euskadi-Murias multzoari, izan ere, euskal taldearen harrobiaren aldeko apustua da bera.

Barthek egun bikaina bete du Portugalen Ruben Perezek zuzentzen duen taldearentzat. Gotzon Udondok eguneko ihesaldia harrapatu du eta 135 km egin du buruan; horri esker, Tarteko Helmugen liderra da. Julen Irizar, berriz, saiatu da azken kilometroetan eta Barthek biribildu du dena aurkariak menderatzen bere azkartasunari eta mailari esker.

Barthek lepauztia hautsi zuen Yorkshire Tourrean orain dela bi hilabete. Gaur, lesioa gaindituta, besoak altxatu ditu eta gorakoa baieztatu du. Izaera hori Euskadi-Muriasek ondo ulertu zuen, stagiare izan zen iaz eta lehendabiziko urtea du profesionaletan aurten. Garaipenaz gain, Erregulartasunaren liderra da eta laugarren postua du Sailkapen Nagusian, 8"ra, 9. sailkatu baitzen atzoko aitzin-etapan. Mikel Aristi, Ander Barrenetxa eta Sergio Rodríguez taldekideek Barthe, Irizar eta Udondo laguntzen dituzte Portugalen.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Egundoko zoriontasuna da mutil gazteenak irabaztea maila egokitzen diren bitartean. Multzo honen lan onak eta ilusioak eragina dute eta, Espainiako Itzuliaren txirrindulariak lasterketa altueran prestatzen ari diren arren, besteek lanaren eta emaitzen bideari ezin hobea heltzen diote. Berriro ere, zorionak taldea osoari egunetik egunera muga guztiak apurtzen ditu-eta".

Barthe gaztearen garaipena laugarrena da Profesional Kontinental euskal taldearentzat: Jon Aberasturik eta Mikel Bizkarrak saio bana irabazi zuten Aragoin eta Edu Prades nagusitu zen Noruegako Tourrean. Guztira, 23 podium eskuratu dituzte Jon Odriozolaren gizonek.

Larunbatean, beste etapa gorabeheratsua ospatuko da, Serra D'El Rei - Torres Vedras (Zirkuiota), 144 km.

Argazkia: GP Torres Vedras-Trofeu Agostinho / Joao Fonseca

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium