Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias Portugalen hasiko da berriro
Partekatu:      

Euskadi-Murias Portugalen hasiko da berriro

11-07-2018

Euskadi-Murias lehiatzera itzuliko da aste honetan GP Internacional Torres Vedras-Trofeu Joaquim Agostinho (2.2, Portugal) lasterketan, ostegunetik igandera. Mikel Aristi eta Cyril Barthe taldekideek zenbakia ipiniko dute bizkarrean berriro minduta egon ondoren.

Mikel Aristi, Ander Barrenetxa, Cyril Barthe, Julen Irizar, Sergio Rodríguez eta Gotzon Udondo sei txirrindulariak dira, Ruben Perezen zuzendaritzapean. Aristik pitzadura izan zuen eskafoidean; Barthek, berriz, lepauztaia hautsi zuen. Ez batak ez besteak behar zuten ebakuntzarik.

Beraz, GP Torres Vedras denboraldiko bigarren zatiaren hasiera da euskal taldearentzat, aurreneko parte bikainaren ostean. Itzulia lau egunekoa da, aitzin etapa eta hiru saio guztira; hain zuzen ere, azkena izango da erabakigarriena, Montejunto (1ª) amaituta. 21 taldek parte hartuko dute. Grande Prémio de Portugal N2 itzuliak (uztailaren 18tik-22ra) jarraipena emango dio itzuli honi Volta a Portugal (abuztuaren 1etik-12ra) nagusiari aurre egin baino lehen.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Portugalgo hurrengo bi lasterketak prestakuntza modukoak dira Vuelta a Portugal abuztuan egingo duten txirrindularientzat. Aristi eta Barthe itzultzea berri ona da, minduta egon eta gero. Agostinho beti korritu dugun proba da eta herriko taldeek sasoia harrapatzen saiatuko dira Grandissimari begira. Ondo egin dugu iraganean eta aurten Vuelta a Portugal hori prestatzeko izango da batez ere".

Ibilbidea:
Osteguna. Aitzin etapa: Turcifal - Turcifal, 8 km
Ostirala. Etapa 1: Ventosa - Sobral Monte Agraço, 162 km
Larunbata. Etapa 2: Serra D'El Rei - Torres Vedras (Zirkuitoa), 144 km
Igandea: Etapa 3: Cadaval - Montejunto, 172 km

Hurrengo lasterketak uztailean: Grande Prémio de Portugal N2 (18-22), Ordiziako Klasikoa (25) eta Getxoko Zirkuitoa (31).

Argazkia: Photo Gomez Sport