Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias taldeak hainbat aukera ditu Portugalen
Partekatu:      

Euskadi-Murias taldeak hainbat aukera ditu Portugalen

10-07-2019

Euskadi-Murias Portugalgo GP Internacional Torres Vedras - Trofeu Joaquim Agostinho (2.2) lau eguneko itzulian lehiatuko da aste honetan, ostegunetik igandera.

Mikel Aristi, Urko Berrade, Gari Bravo, Mario González, Juan Antonio López-Cozar eta Enrique Sanz sei txirrindulariak dira.

Aitzin etapak irekiko du lasterketa eta gogortasuna areagotuko da egunetik egunera. Esprina espero da lehendabiziko etapan ostiralean; larunbatean, berriz, zailtasun askoko zirkuitoan erabakiko da saioa; eta maldan gora bukatuko da azken etapa igandean.

Ibilbidea:
Aitzin-etapa: Turcifal - Turcifal, 8 km
1. etapa: Adega Cooperativa de São Mamede - Sobral de Monte Agraço, 152,7 km
2. etapa: Atouguia da Baleia - Torres Vedras, 152,7 km
3. etapa: Foz de Arelho - Alto de Montejunto, 179,3 km

Guztira, 22 taldek parte hartuko dute, 17 herritatik.

Argazkia: Photo Gomez Sport