Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Cyril Barthek (2.) beste garaipen ukitu du Portugalen
Partekatu:      

Cyril Barthek (2.) beste garaipen ukitu du Portugalen

20-07-2018

Cyril Bathe oso gertu izan da beste garaipen bat lortzeko Euskadi-Muriasentzat, bigarren postua lortuta Grande Prémio Nacional 2 de Portugal itzuliaren hirugarren saioan, 144,1 kilometrokoa Pedrógão Grande eta Montargil bitartean.

Euskal taldea protagonista izan da berriro ere. Atzoko irabazlea Julen Irizar eguneko ihelsadian sartu da, harrapatuta helmugako zirkuitoan. Orduan, Barthe etapa burutzen saiatu da baina ezin izan du besoak altxatu, bigarrena Oscar Pelegri (RDP) menderatuta, taldekideen lan bikainaren ostean.

Beraz, Euskadi-Murias taldeak 26 podium pilatzen ditu sasoian, 5 garaipen, 8 aldiz bigarrena eta 13 hirugarrena. Gainera, Barthe gazterik onena da, laugarrena sailkapen nagusian; bigarren postua 2 segundora besterik ez du. Jon Odriozolaren mutilen ibilbidea aparta da denboraldian.

Mikel Aristi, Ander Barrenetxea, Aitor González, Enrique Sanz eta Gotzon Udondo taldekideek Barthe eta Irizar laguntzen dute Portugalen, David Echavarri zuzenduta. Itzulia igandean amaituko da, beste bi saio ospatuta.

Argazkia: Joao Fonseca