Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias, garaipen gehiago bilatzera Portugalen
Partekatu:      

Euskadi-Murias, garaipen gehiago bilatzera Portugalen

17-07-2018

Euskadi-Murias Grande Prémio Nacional 2 de Portugal (2.2) lehiatuko da aste honetan, asteazkenetik igandera bost etapatan.

Mikel Aristi, Ander Barrenetxea, Cyril Barthe, Aitor González, Julen Irizar, Enrique Sanz eta Gotzon Udondo zazpi txirrindulariak dira, David Echavarriren zuzendaritzapean. Aristi, Barrenetxea, Barthe, Irizar eta Udondo GP Internacional Torres Vedras - Trofeu Joaquim Agostinho itzulian aritu ziren joan den astean eta oso ondo egin zuten, etapa bat irabazita Bartherekin.

David Echavarri, kirol zuzendaria: "Taldea Gran Premio Nacional 2 lehiatuko da Torres Vedras probaren multzoarekin eta Aitor Gonzalez eta Enrique Sanz taldekideekin. Helburua da etapa bat lortzeko borrokotzea. Cyrilek sasoian dela erakutsi du eta etapa aproposak ditu; Sanz, berriz, atsedenatik itzultzen da eta aurreneko garaipena eskuratzen saiatuko da. Betiko moduan, dena emango dugu errepidean eta lehiakorrak izango gara orain arte bezala".

Ibilbideak Portugal gurutzatuko du iparraldetik hegoaldera bost saiotan zailtasun handiegirik gabe. Edonola ere, etapa gorabeheratsuak izango dituzte aurre txirrindulariek, lehendabiziko bi etapatan batez ere. Guztira, 20 taldek parte hartuko dute.

Etapak:
Asteazkena. Etapa 1: Chaves - Castro Daire, 140,7 km
Osteguna. Etapa 2: Castro Daire - Pedrógão Grande, 177,2 km
Ostirala. Etapa 3: Pedrógão Grande - Montargil, 144,1 km
Larunbata. Etapa 4: Montargil - Aljustrel, 159,7 km
Igandea. Etapa 5: Ferreira do Alentejo - Faro, 142,8 km

Argazkia: Joao Fonseca

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium