Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Julen Irizarrek garaipena eskuratu du Portugalen, bosgarrena
Partekatu:      

Julen Irizarrek garaipena eskuratu du Portugalen, bosgarrena

19-07-2018

Julen Irizar (1995) gipuzkoarrak beste garaipen bat erdietsi du Euskadi-Murias taldearentzat, Portugalgo Grande Prémio Nacional 2 itzuliaren bigarren etapan, Castro Daire - Pedrógão Grande, 177,2 km, bosgarrena euskal taldearentzat sasoi honetan.

Irizarrek 130 kilometroko hiru gizonen ihesaldiari amaiera itzela eman dio azken kilometroak bakarrik egiten, dena ematen besoak altxatzeko helmugan. Izan ere, tropela 13 segundora heldu da. Profesional mailaren bigarren urtean, gipuzkoarrak garaipen zerrenda estreinatu du eta bosgarrena bereganatu du Jon Odriozolaren Profesional Kontinental euskal multzoarentzat. Gainera, Cyril Barthe hamargarren sailkatu da eta bosgarren postuari eusten dio sailkapen nagusian, gazterik onena. Eta Euskadi-Muriasek taldekako sailkapena irabazi du.

Beraz, Irizarrek jarraipena eman dio joan den astean Barthe (1996) lortu zuen garaipenari, ahaztu gabe Fernando Barcelok (1996) brontzea eskuratu zuela Europako Txapelketan. Bestetik, txirrindulari sendoenak Sierra Nevadan entrenatzen ari dira Espainiako Itzulia eta hurrengo lasterketa garrantzitsuak prestatzen.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Ezin harroago nago gazte hauetaz, talde honen izaera eta nortasuna erakusten ari dira-eta. Garaipenak pilatzen ditugu eta Euskadi izena maila gorena eramaten dugu".

David Echavarri, kirol zuzendaria: "Egia esan taldeak oso ondo egin du lan eta ihesaldi guztietan sartu dira txirrindulariak. Azkenean, hori dena burutu dugu lortutako garaipenarekin".

Irizarren garaipen bikain hau bosgarren da beraz taldearentzat: Jon Aberasturik eta Mikel Bizkarrak saio bana irabazi zuten Aragoin; Edu Prades nagusitu zen Norvegiako Tourrean; eta Barthek aipaturiko azkenaurrekoa erdietsi zuen Agostinhon. Guztira, 25 podium eskuratu dituzte Jon Odriozolaren gizonek orain arte.

Argazkia: Photo Gomez Sport.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium