Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Muriasek ongi bukatu du Portugalgo ibilaldia
Partekatu:      

Euskadi-Muriasek ongi bukatu du Portugalgo ibilaldia

22-07-2018

Euskadi-Murias taldeak beste bi top10 erdietsi ditu Portugalgo Grande Prémio Nacional 2 proban, Enrique Sanz bosgarren eta Cyril Barthe hamargarren sailkaturik, bosgarren eta azken etapan, Ferreira do Alentejo - Faro, 142,8 km.

Barthek podiuma zapaldu du, gazteen sailkapena irabazita, bosgarrena nagusian. Guztira, zazpi postu lortu ditu euskal taldeak aurreneko hamarretan, Julen Irizarren garaipena bigarren saioan eta Bartheren bigarrena hirugarrenean nabarmenduta. Barthek beste garaipen bat eskuratu zuen joan den astean GP Torres Vedras-Trofeu Agostinho itzulian.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Taldearen lana bikaina izan da Portugalgo lasterketetan, ez bakarrik garaipenak, podiumak eta sailkapen nagusiak direla-eta. Batez ere, talde gazte honen erakutsitako jokabidea eta nortasuna direlako, egunetik egunera hazten. Beraz, bolada onean jarraitzen dugu eta orain ilusioz beteta aurre egingo diegu etxeko lasterketei, Ordizia, Getxo eta Donostia".

Hurrengo lasterketak beraz Ordiziako Klasika hurrengo asteazkenean, uztailak 25, eta Getxoko Zirkuitoa, uztailak 31, izango dira. Eta abuztuaren 1etik Volta ao Portugal itzulian lehiatuko da taldea.

Argazkia: Photo Gomez Sport