Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias: Harrobiaren aldeko apustua
Partekatu:      

Euskadi-Murias: Harrobiaren aldeko apustua

28-05-2019

Euskadi-Murias Kontinental Profesional taldeak harrobiko lana bultzatzen du goi mailako tropelean hasi zenetik 2015. urtean hain zuzen ere. Zalantzarik gabe, harrobia dago Jon Odriozolaren multzoaren nortasunean.

Harrobia lantzea betiko lana du taldeak eta bide horri heldu dio azken bost urtetan eta horren aldeko apustua biderkatzen du. Kirol formazioa eta gazteen garapena ezinbestekoak dira gaur egun eta etorkizunean.

2015. urtetik, Euskadi-Murias taldeak 21 txirrindulari igo ditu euskal harrobitik. Eta txirrindulari horiek nagusitzen dira 2019. urteko multzoan: Aritz Bagüés, Fernando Barceló, Ander Barrenetxea, Cyril Barthe, Urko Berrade, Mikel Bizkarra, Julen Irizar, Mikel Iturria, Gotzon Udondo, Óscar Rodríguez, Sergio Rodríguez, Sergio Samitier eta Daniel Viejo.

Guztira, 13k eman dute jauzia amateur mailatik profesional mailara Euskadi-Muriasen eskutik. Beste zazpiak ere, Mikel Aristi, Gari Bravo, Mario González, Beñat Intxausti, Juan Antonio López-Cozar, Héctor Sáez eta Enrique Sanz, hazi ziren euskal taldeetan. Maila hori eta talde horiek Euskadi-Murias zaintzen saiatzen da begirunez.

Kontinental mailatik Kontinental Profesional mailara taldearen haztea iaz, munduko lasterketarik onenen ateak ireki dizkiote txirrindulariei, baita emaitzak heldu dira ere: Oroitzekoa da Oscar Rodriguez gazteak iaz lortu zuena Espainiako Itzulian. Baita Bagüés, Bizkarra eta Iturria bertan lehiatu ziren ere. Bizkarra, Barthe eta Irizar taldekideek, berriz, garaipenak pilatu zituzten iaz. Guztiek hazten jarraitzen dira aurten. Berriro ere, Espainiako Itzulia eszenatokirik onena izango da, baita Itzulia Basque Country, Donostiako Klasikoa edota Flecha-Valona ere, WorldTour mailan, nazioarteko egutegi zabalean.

Horrenbestez, etorkizuna Euskadi-Murias taldearena da, baita Cyril Barthe, Óscar Rodríguez, Fernando Barceló edo Urko Berrade gazteenena.

Euskadi-Murias (2015tik-2019ra): Amateurretik profesionaletara

2019 (2): Urko Berrade, Daniel Viejo
2018 (4): Fernando Barceló, Cyril Barthe, Sergio Rodríguez, Sergio Samitier
2017 (2): Julen Irizar, Óscar Rodríguez
2016 (5): Alex Aranburu, Aitor González, Mikel Iturria, Pello Olaberria, Gotzon Udondo
2015 (8): Aritz Bagüés, Ander Barrenetxea, Mikel Bizkarra, Imanol Estévez, Adrián González, Jon Ander Insausti, Unai Intziarte, Eneko Lizarralde.

Argazkia: Photo Gomez Sport