Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias, Haut Var bi eguneko itzulian
Partekatu:      

Euskadi-Murias, Haut Var bi eguneko itzulian

16-02-2018

Euskadi-Murias lehiatuko da asteburuan Tour Cycliste International du Haut Var Matin (2.1) bi eguneko itzulian, larunbatean eta igandean hain zuzen ere. Etoile de Bessègues eta Tour La Provence itzulien irudia eta jokabidea errepikatzen saituko da euskal taldea.

Mikel Aristi, Aritz Bagüés, Fernando Barceló, Cyril Barthe, Aitor González, Julen Irizar eta Beñat Txoperena dira zazpi txirrindulariak. Mikel Aristi berritasun nagusia da; izan ere, aurreneko lasterketa izango du gipuzkoarrak belauneko tendinitisaz hobetu eta gero. Guztira, 18 taldek parte hartuko dute, hiru WorldTour mailakoak eta 10 Profesional Kontinentalak.

Ruben Perez, kirol zuzendaria: "Bi etapa besterik ez dira, bi saio trinkoak diren arren. Multzo lehiakorra izango dugu errepidean. Izan ere, Barthe edota Irizar goi mailan hasi dira eta aukerak izatekoak dira. Halaber, Barcelok hobekuntza izan du. Txoperena-k, Bagüés-ek eta Aitor Gonzalez-ek, berriz, esperientzia dute eta maila jauzia espero dugu. Azkenik, Aristi minduta izan da eta nola sendatu den ikusiko dugu. Gure helburua denboraldiko aurreneko gairapena bilatzea da eta hori lortzeko gure aukerak jorratuko dugu".

Ibilbidea:

Larunbata. 1ª etapa: Le Cannet-des-Maures - Fayence, 169,7 km
Igandea. 2ª etapa: Vidauban - Flayosc, 188 km

Argazkia: Luis Ángel Gómez (Photo Gómez Sport)

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium