Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Edu Prades, seigarren postu itzela Bermeon
Partekatu:      

Edu Prades, seigarren postu itzela Bermeon

03-04-2018

Edu Prades munduko onenen aurka lehiatu da berriro ere, seigarrena Bermeon, Itzuliaren bigarren saioaren amaieran. Beste egun zorrotzean, Jon Odriozolaren mutilek jarduera ezin hobea erakutsi dute etapan zehar. Frantzian, berriz, Jon Aberasturi seigarrena sailkatu da Circuit Sarthe-ko itzulian.

Saria helmugan heldu da Euskadi-Murias taldearentzat 166 kilometro ostean Zarautzetik. Julian Alaphilippe gailendu da etapan, Roglic, Gorka Izagirre eta Landa aurkarien aurretik; Konrad, 5. sailkatu da eta Prades-ek 6.a sinatu du, bigarren 'top10' WorldTour mailan, Enrique Sanz-ek aurrenekoa lortu baitzuen Catalunyako Itzulian.

Taldearen jokabidea oso ona izan da bigarren egunez. Tropelak ez dio baimenik eman ihesaldiari erritmo bizian aurreneko 60 kilometrotan. Orduan, hamaika goi mailako txirrindulariek ihes egin dute. Ruben Perez-ek eta Xabier Muriel-ek zuzentzen duten multzoak batera egin du eta Prades babestu dute taldekideek. Taldekako sailkapenean, euskal taldeak seigarren postua bereganatu du eta zazpigarren bikain postuari eutsi dio nagusian.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Taldea etapa ikusgarria egin du. Izan ere, gero eta gertuago du WorldTour mailan irabaztea eta hori gauza handia da. Orain, ametsa egiaztatzen ari da, halanola, etxean nagusitzea. Tamalgarria izan da Pradesen multzoa lasterketa burua ez harrapatzea. Edonola ere, taldearen kide guztien lanak eta nahiak saria dute errepidean; denok zoriondu nahi ditut".

Hirugarren etapa, 187 kilometrokoa, Bermeotik Gaubeara, hiru mendate izango ditu guztira aurreneko zatian eta bigarrena leunagoa da helmugaratu arte. Egia esan, esprina espero da eta horregatik Enrique Sanz berak aukera izan lezake.

Bestetik, Jon Aberasturik seigarren postua poltsikoratu du Frantziako Circuit de Sarthe-Pays de Loire itzuliaren lehenengo etapan, euria eta hotza lagunduta partehartzaileak

Argazkia: Photo Gómez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium