Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias, estreinaldi ederra Itzulian
Partekatu:      

Euskadi-Murias, estreinaldi ederra Itzulian

02-04-2018

Euskadi-Murias ezin hobeto lehiatu da Itzulia-ren aurreneko saioan, 162,1 kilometrokoa Zarauzten. Aitor Gonzalez eguneko ihesaldian sartu da.

Euskal talde bat etxeko lasterketara itzultzen zen eta Jon Odriozola-ren gizonek errepidean erantzun dute zaleen aurrean. Aitor Gonzalez-ek helburua bete du eta ihesaldia harrapatu du beste hiru txirrindulariekin -Lastra (CJR), Salas (BBH) eta Ghebreuzabhier (DDD)- bost mendate tartean. Cataldo (Astana) eta De Gendt (Lotto-Soudal) bat egiten zuten beranduago. Guztira, 134 kilometro egin ditu buruan ermuarrak.

Erritmoa bizitu denean Elkanon, Edu Prades eta Gari Bravo taldekideek oso gertu izan dute munduko onenen multzoa (Alaphilippe irabazlea eta liderra, Roglic, Quintana, Landa, Urán, Bardet... ) eta 15. eta 21. sailkatu dira, hurrenez hurren. Taldekako sailkapenean, Euskadi-Murias 7. sailkatu da; 18 WorldTourreko taldeen partaidetzan.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Ikaragarria izan da zaleen babesa etapan zehar. Bestetik, taldeak goi maila erakutsi du Edu-rekin eta Gari-rekin; Aitor Gonzalez-ek, berriz, ihesaldiaren helburua bete du oso ondo. Ezin naiz pozago izan".

Asteartean, bigarren saioa izango da Zarautzetik Bermeora 166,7 kilometrotan eta lau mendateekin: Natxitua (3ª), Almika-Sollube (1ª), Jata (3ª) eta San Pelaio (2ª), azken hori helmugatik 5,2 kilometrotara.