Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias-ek
Partekatu:      

Euskadi-Murias-ek "jauzi itzela" emango du Itzulian

28-03-2018

Euskadi-Murias taldeak dena emango du Itzulian eta ez bakarrik errepidean. Euskal taldeak hainbat ekintza antolatu ditu hurrengo astean zehar. Izan ere, "Bidoitxo" aurkeztu du gaur Arrate-ko Santutegian. Bestetik, Jon Odriozola-k lasterketaren txirrindulariak iragarri ditu.

Euskadi – Murias eta  Bizkaia Durango – Euskadi Murias taldeek Arrateko igoera burutu dute, Matsaria-tik, Itzuliaren azken saioaren bukaeraren ibilbidean, hain zuzen ere.

Javier Lasagabaster-rek, Euskadi-Murias taldeko zuzendaritza batzordearen kidea, aurkeztu ditu egingo diren ekintzak: "Astelehenetik aurrera lau urtez itxaron dugun jauzi itzela emango dugu; zalantzarik gabe, urrats oso garrantzitsua izango da eta ametsa betetzea da, etxeko lasterketan parte hartzea. Horregatik jai eguna izango da eta Arrate eszenatoki hoberena da erakusteko eta azaltzeko ezin pozago gaudela".

Hain zuzen, taldeak gune propioa izango du zenbait etapatan non salduko diren bi taldeen kirol jantziak, kamisetak, etab. Babesle batzuk ere ez dira faltako, ezta "Bidoitxo" ere, taldearen irudia Itzulian zehar.

Halaber, Lasagabaster-rek aurkeztu du 2018 urteko “#GureTaldea” languntzaileen kanpaina, irekita zale guztientzat: 25 eurokoa (18 urtetik azpitik) eta 50 eurokoa (18 urtetik gora) taldea laguntzeko "denboraldi liluragarrian". Inskripzioa web orrialdetik egiteko aukera zabaldu da: www.murias-taldea.com/eu/laguntzaile eta bi opari jasoko dituzte zaleek, kamiseta bat eta bi taldeen postalak. Laguntzaile guztiek gonbidapen bereziak izango dituzte, halanola, bizikletak, kirol jantziak edota kaskoen zozketak, eta beste bizipen batzuk taldearen inguruan parte hartzeko aukera izango dituzte denboraldian zehar.

Bestetik, Jon Odriozola kirol managerrak taldearen ilusioak ireki du Itzulia-ri begira: "Euskadi etxeko proban berriro ikustea ametsa zen eta hori lortu dugu lanari esker. Dena eman dugu xede hori lortzeko. Orain, ordua heldu da bultzakada emateko, proiektu hau jarraipena izateko eta hazteko. Itxura eta nortasuna eskaini ditugu orain arte kirol mailan eta hori isladatu nahi dugu Itzulira; taldea zaleei heltzea da gure helburua, beti zein den gure lekua ahaztu gabe".

Azkenik, Odriozola-k Itzulia-n parte hartuko duten zazpi txirrindulariek iragarri ditu "ilusio gorenarekin".

Taldea:
Fernando Barceló (1996), 1º urtea pro
Aritz Bagüés (1989), 7º urtea pro
Mikel Bizkarra (1989), 7º urtea pro
Gari Bravo (1989), 9º urtea pro
Eduard Prades (1987), 7º urtea pro
Óscar Rodríguez (1995), 2º urtea pro
Enrique Sanz (1989), 8º urtea pro
Erreserbak: Aitor González (1990) eta Beñat Txoperena (1991)

Ibilbidea:
1ª etapa: Zarautz - Zarautz, 162,1 kms
2ª etapa: Zarautz - Bermeo, 151,3 kms
3ª etapa: Bermeo - Valdegovía, 184,8 kms
4ª etapa: Lodosa - Lodosa, 19,4 kms CRI
5ª etapa: Vitoria Gasteiz - Eibar, 164,7 kms
6ª etapa: Eibar - Arrate, 122,2 kms