Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias-ek maila eman du Eibar-ren
Partekatu:      

Euskadi-Murias-ek maila eman du Eibar-ren

06-04-2018

Euskadi-Murias taldeak maila ederra eman du berriro ere Itzulia-ren bosgarren etapan, 164,7 kilometrokoa Gasteiz eta Eibar bitartean.

Mikel Bizkarra onenen gertu izan da Elosuan. Izan ere, faboritoen multzoa harrapatu du bizkaitarrak jaitsieran. Amaieran, lehia piztu da Endoia eta Azurki mendateetan. Helmugan, Omar Fraile (AST) gailendu da eta Primoz Roglic-ek (TLJ) lidergoa sendotu du.

Bizkarra, Prades eta Bravo batera heldu dira 23. postuaren multzoan. Horregatik, euskal taldeak 7. sailkatu da saioan eta 12. da nagusian, 9. postutik minutu baino gutxiagora. Partaidetza 22 taldekoa da eta 18 WorldTour mailakoak dira, hain zuzen ere. Aitor Gonzalez ermuarrak, berriz, lasterketa utzi du, gaixorik.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Intentsitate asko izan du lasterketak; liderrek urrunetik jo dute eta etapa hautsi dute. Edonola ere, Euskadi-Murias-ek maila oso ona eskaini du eta hiru txirrindulari sartu du multzo gehientsuan. Beraz, taldekako sailkapena polita lortu dugu goi mailako saioan. Hortaz, maila ederra ematen ari gara Itzulia handi honetan. Zorionak Omar-reri eta bihar txirrindularitza jaia dugu Arraten. Eskerrik asko berriro ere zaleei, berotasuna eta babesa errepidean jasotzen dugu-eta".

Azken saioak 122 kilometro du Eibar-retik Arrate-ra. Guztira, zortzi mendate izango dute aurre txirrindulariek: Trabakua (2ª), Gontzgaraigana (3ª), Bizkaiko Begiratokia (3ª), Montecalvo (3ª), Elgeta (2ª), Ixua (1ª), San Miguel (3ª) eta Usartza (1ª).

Frantzian, Jon Aberasturi 17. sailkatu da laugarren eta azken etapan; Hector Saez, ordea, 32. amaitu da sailkapen nagusian.

Argazkia: Photo Gómez Sport