Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias taldearen harrotasuna
Partekatu:      

Euskadi-Murias taldearen harrotasuna

07-04-2018

Zorte txarrak eragina izan du Euskadi-Murias taldearengan Itzulia-ren etengabeko seigarren eta azken saioan. Edonola ere, taldearen sei txirrindulariak heldu dira Arrateko Santutegira eta euskal multzoak 10. postua erdietsi du taldekako sailkapenean.

Fernando Barcelo gaztea euskal taldearen onena izan da Arraten, hasieran erori den arren eta hainbat arazo izan ditu egunean zehar, halanola, zulaketa eta zapatilak aldatu behar izan ditu. Mikel Bizkarra, berriz, atzeratu egin da tripakoak zituen-eta, Baita Bagües-ek ere. Oztopoak oztopo, sei taldekideak helmugaratu dira 122 kilometroko ibilbidean eta zortzi mendateekin, euripean bukaeran. Izan ere, ia 50 txirrindulariek lasterketa utzi dute.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Taldeak zorte txarra izan du azken etapan. Barcelo, Bagües eta Prades erori egin dira eta Bizkarra bera gelditu behar izan da tripakoak zituelako. Antza, janariren batek lur jota utzi ditu hainbat kideak, baita Enrique eta Aritz ere jaso baitute, eta Aitor etxera joan zen. Edonola ere, Itzulia ederra egin dugu. Eskerrik asko zale guztiei".

Itxura eta emaitzak ezin hobeak izan dira. Prades seigarren sailkatu zen Bermeon eta Sanz bosgarren Gaubean; Aitor Gonzalez eta Aritz Bagües, berriz, eguneko ihesaldietan sartu ziren. Horri esker, 10. postuari heldu dio Euskadi-Murias-ek taldekako sailkapen nagusian, eta horrek erakutsi du gure txirrindulariek eman duten maila.

Igandean, Zornotzako Udaberri Klasikoan honako zazpi txirrindulariak lehiatuko dira: Fernando Barceló, Ander Barrenetxea, Mikel Bizkarra, Eduard Prades, Óscar Rodríguez, Beñat Txoperena eta Gotzon Udondo

Argazkia: Photo Gómez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium