Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Trantsizio eguna Euskadi-Murias-entzat Itzulian
Partekatu:      

Trantsizio eguna Euskadi-Murias-entzat Itzulian

05-04-2018

Euskadi-Murias Itzuliaren azken bi etapatan pentsatzen da, laugarren saioa ospatuta, 19,4 kilometroko bakarkako erlojupekoa Lodosan. Frantzian, berriz, Sergio Samitier gazteak 175 kilometroko ihesaldia burutu du.

Ez zituen taldeak erlojua kontrako adituak, eta euskaldunek indarrak gorde egin dituzte orain arteko itxurari eta mailari eusteko azkeneko bi menditsu etapatan.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Erlojupekoak ez zuen ibilbide aproposena gure txirrindularientzat eta trantsizio eguna izan da taldearentzat. Hortaz, indarrak berritzeko aurkera izan da ilusioz beteriko geratzen diren bi saioei begira".

Izan ere, bosgarren eta azken aurreko etapak hiru mendate ditu: Elosua (2ª), Endoia (2ª) eta Azurki (1ª), azken hori helmugatik 20ra, Gazteizetik Eibarrera, 163 km guztira.

Frantzian, berriz, Sergio Samitier protagonista nagusia bilakatu da, eguneko ihesaldian eta azkenengoa izan da amorea ematen, helmugatik 25era Circuit Sarthe itzuliaren hirugarren etapan. Hector Saez onena izan da bukaeran, 30. postuan. Mikel Aristi eta Ander Barrenetxea taldekideek, ordea, lasterketa utzi dute.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium