Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias, WorldTour mailan Gaubean
Partekatu:      

Euskadi-Murias, WorldTour mailan Gaubean

04-04-2018

Enrique Sanz-ek beste 'top10' erdietsi du WorldTour-reko maila gorenean Gaubean, Itzuliaren hirugarren saioaren 184 kilometro ondoren Bermeotik. Aritz Bagüés-ek, berriz, podiuma zapaldu du Lehiakortasunaren saria irabazita.

Bagüés-ek euskal taldearen maillota erakutsi du goi mailako ihesaldian, 8 txirrindulari guztira, sei WorldTour mailakoak, De Gendt, Juul Jensen, Canty, Sivakov, King eta Smit, eta Irisarri.

Talde lana bikaina izan da berriro ere eta taldekideek, batez ere Eduard Prades-ek azken kilometroetan, babestu dute Sanz. Helmugan, bosgarren postua bereganatu du, baina ez du hutsune aproposena aurkitu tamalez.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Taldearen zergina itzela izan da. Euskadi-Murias-ek WorldTour taldea dela erakutsi du, izaera, nortasuna eta kirol maila ditu-eta. Zoriondu nahi dut. Eskerrak ere zaleei, haien animoei esker maila hau ematen dugu-eta. Beraz, munduko onenei irabazteko gai gara lanari eta ilusioari esker. Chapeau!

Laugarren etapa bakarko erlojupekoa izango da ordekan, 19,4 kilometrokoa Lodosan.

Frantzian, berriz, 13. postua besterik ez du lortu Jon Aberasturi-k Circuit de Sarthe itzuliaren bigarren etapan.

Argazkia: Photo Gómez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium