Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias egunero lehiatuko da Itzulian garaipen bat lortzeko
Partekatu:      

Euskadi-Murias egunero lehiatuko da Itzulian garaipen bat lortzeko

07-04-2019

Fernando Barceló, Mikel Bizkarra, Gari Bravo, Mikel Iturria, Óscar Rodríguez, Sergio Samitier eta Enrique Sanz txirrindulariek Euskadi-Murias taldearen zazpikotea osatzen dute egunero lehiatzeko Itzulia Basque Country proban, Zumarraga hasita eta Eibarren amaituta sei etaparen ostean.

Hain zuzen, Oscar Rodriguez irteeran izango da. Goizean entrenamendua bete du nafar gazteak atzo Indurain Sari Nagusian erorketa gogorra izan ondoren. Ondo ikusi dut bere burua Oscarrek eta kirol zuzendaritza baieztatu du partehartzea.

Ruben Perez eta Xabier Muriel kirol zuzendariak dira. Euskal taldeak protagonista izaten saiatuko da egunetik egunera eta garaipena bilatuko du sei etapatan WorldTour mailan. Beraz, ilusio sekulakoa da; izan ere, Jon Odriozolaren multzoak erronka nagusiena du Itzulia denboraldiko aurreneko zatian. Zalantzarik gabe, Frantziako Tourra da proiektuaren kide guztientzat.

Enrique Sanz: "Gogoz beteta aurre egingo diogu Itzuliari, talde osoa eta orekatuta dugu-eta. Bi etapa ditut buruan, Gorraizkoa eta Gazteizkoa. Egia esan helburuak handiak dira oso ondo egin behar dugun arren goi mailako txirrrindularien aurka lehiatzeko. Ondo egin dugu lan eta ondo iristen garela uste dut. Sasoia aprobetxatu behar dugu moralez beterik, munduko txirrindularirik onenak menderatzeko. Batez ere, Gorraizko saioa dut gustuko; desberdina da eta ikuskizuna ematen saiatuko gara".

Ibilbidea:
Astelehena. 1. etapa: Zumarraga – Zumarraga, 11,2 km
Asteartea. 2. etapa: Zumarraga – Gorraiz, 149,5 km
Asteazkena. 3. etapa: Sarriguren – Santuario de Estíbaliz, 191,4 km
Osteguna. 4. etapa: Vitoria-Gasteiz – Arrigorriaga, 163,6 km.
Ostirala. 5. etapa: Arrigorriaga – Santuario de Arrate, 149,8 km
Larunbata. 6. etapa: Eibar – Eibar, 118,2 km

Primoz Roglic, Alejandro Valverde eta Alberto Contador azken hiru ospeko irabazleak dira. Guztira, 25 taldek parte hartuko dute, 18 WorldTour mailakoak eta bost gonbidatuta, Euskadi-Murias haien artean bigarren urtez.

Argazkia: Photo Gomez Sport